Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 09a

Euroeskualdearen esku aldaketa

Mathieu Bergé (Akitania), Imanol Pradales (Euskal Autonomia Erkidegoa) eta María Chivite (Nafarroa)
Mathieu%20Berge%20(Akitania)_%20Imanol%20Pradales%20(Euskal%20Autonomia%20Erkidegoa)%20eta%20Maria%20Chivite%20(Nafarroa)

Martxoaren 10ean Gasteizen iragan den Euroeskualdearen biltzar nagusian. Nafarroako gobernuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko presidentetzaren aldaketa iragan da. 2024tik instituzio horretan Nafarroak zuen lehendakaritza postua, baina oraindik goiti eta 2028a arte, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak du segida hartu. María Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteakmakila eskaini dio sinbolikoki.

Horrez gain, besteak beste 2026rako aurrekontu berria onartua izan da.

2025eko bilana

Euroeskualdeak 2025ean gero eta eginkizun handiagoa betetzen duela frogatu du, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa lurraldearen kohesioa eta garapen ekonomikoa indartzen dituzten mugaz gaindiko proiektuen sustatzaile gisa.

Hain zuzen ere,Euroeskualdeko hiritartasunaridagokionez, Euroeskualdeak19 proiektubabestu ditu, kulturan, hezkuntzan, kirolan eta elkartasun arlokoan.

Aldi berean,Euroeskualdeko berrikuntza-proiektuen deialdiari esker,zazpi lankidetza estrategikoegin dira funtsezko sektoreetan.

Bestalde, 70 ikasle eta doktoregaikEuroeskualdeko Beka eskuratu dute, ezagutzen zirkulazioa sustatzeko, nazioarteko hurbileko mugikortasunaren logikaren baitan.

Europa mailan, urtea markatu zuen POCTEFA programaren bidez AFOMEFek finantzaturiko eta Euroeskualdeak zuzenean koordinaturiko proiektu estrategikoen bultzadak: “Lanean” mugaz gaindiko enplegua sustatzeko, “Transfermugi” mugikortasun jasangarria indartzeko eta “Hezhi” eleaniztasuna garatzeko.

2026ko aurrekontu esparru berria

2026ko mugaz gaindiko ekimenak finantzatzeko Euroeskualdeak 900.000 euro bideratuko ditu, bi ildo nagusietan egituraturik. Lehenik, Euroeskualdeko herritarrei zuzenduko da, 500.000 euro bideratuz kultura, gazteria, hezkuntza, eleaniztasuna, kirola eta egungo jendarte erronka arloetan lankidetzako eragileek bultzaturiko ekintzetan. Bigarren ildoa Euroeskualdearen berrikuntza sustatzera bideratua da, eta 400.000 euro aurreikusten ditu funtsezko sektore ekonomikoetan – osasuna, fabrikazio aitzinatua, laborantza, energia berriztagarriak, eraikuntza jasangarria eta sormen eta kultura industriak – proiektu egituratzaileak babesteko. Helburua Euroeskualdeko espazioaren garapen berritzailea, lehiakorra eta jasangarria azkartzea da.

Bestalde, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak mugaz gaindiko merkataritza, eta ikus-entzunezkoen edota osasungintzako sektoreetako ekimenak bultatzen segituko du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2026/04/09

Sarako Idazleen Biltzarrean emazteak ohoretan

Marikita Tambourin eta Anne Marie Lagarde ohoratuak
Marikita%20Tambourin%20eta%20Anne%20Marie%20Lagarde%20ohoratuak

Joan den asteburuan iragan da Sarako Idazleen Biltzarra, apirilaren 5etik 7a arte. “Kultura landu, herria josi” lemapean, aurtengo edizioa arrakastatsua izan da, jende anitz bilduz antolatutako liburu azoka, liburu aurkezpen, egun profesional, ikuskizun eta erakusketetan. “Azken hamarkada hauetan, emaztetze urrats emankorra ezagutu du euskal literaturak” dio Itxaro Bordak. Hain zuzen, Anne Marie Lagarde eta Marikita Tambourinek dute aurten biltzar saria eskuratu, beren engaiamendua eta ibilbidea goraipatzeko.


Biltzar sariak

Astelehen eguerditan dira biak handizki ohoratu.

Marikita Tambourin Baigorrin sortua da, urte luzaz euskal kulturaren alde lanean arizana da idazle, irakasle, ikerlari eta militante gisa. Ikastolen mugimenduko aitzindarietako bat izan zen. Bertzeak bertze poesia, eleberria edota saiakera bezalako bere obra literario aberatsen bidez, euskara transmititu eta biziarazi du. Bere engaiamendu eta idazkerek,...

Irakurri segida

3829. zbk

Gure Hitza | 2026/04/09

Korrika aitzin-gibelka

Ainhoa Etxenike

Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.

Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…

Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en igo duen publikazioa, frantses hutsean idatzirik, nun dioen: “Frantziako lau bazterretan, eskualdeko hizkuntzen transmisioa bermatu eta haien erabilera sustatu behar dugu. Euskara, korsikera, bretoiera, alsaziera edo okzitaniera altxor neurgaitzak dira, gure zibilizazioaren sakontasuna eta aberastasuna erakusten dituztenak. Horregatik, arrunt naturala zen euskararen garapenerako egunerokoan lan egiten duen Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak 2026ko Korrikan gogotsu parte hartzea”....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016