Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2026ko Apirilaren 09a

Kantaldia - Eusko Eguna

Kantaldia%20-%20Eusko%20Eguna

Kantaldia

Apirilaren 19an (17:00), Ezpeletako elizan kontzertua eskainiko dute Baionako Polifoniak eta Gozatuz taldeek. Lehenak bigarrenaren gonbidapena onartu du, eta bi abesbatzak elkarlanean ariko dira oholtza gainean.

2018an sortua, Baionako Polifoniak gizonezko hamar kantariz osaturiko taldea da, zuzendaririk eta partiziorik gabe aritzen dena, entzutean eta elkarrekilako loturan oinarritua. Haien errepertorioak euskal kantutik zuluera, korsikera edo okzitaniera barne hartzen ditu.

Bestalde, Gozatuz taldea 32 emaztez osatua da, Jean-Paul Brustek zuzendua, JB gitarrarekin eta Pattik kajoiarekin lagundua. Gehienbat euskal kantuak eskaintzen dituzte, nahiz eta bestelako hizkuntzetako piezak ere lantzen dituzten.

Bi taldeek zortzi kantu abestuko dituzte bakoitzak, eta bukaeran bi pieza elkarrekin interpretatuko dituzte.

Sarrera 10 eurokoa izanen da (urririk 15 urtez petikoentzat). Elizako ateak ordu erdi lehenago zabalduko dira (16:30).

Eusko Eguna

Eusko Eguna apirilaren 18an ospatuko da herrian bertan. Egitarau aberatsa proposatua izanen da, merkatua, animazioak, jantzi salmenta, mintzaldia, elkarteen herrixka, haurrendako aktibitateak, musika, bazkaria, dantza, ikusgarria eta kontzertuekin. Sutagar, Baleko eta Zetkin taldeak hurbilduko dira. Kontzertuen aitzin salmenta 12 euro edo euskotan euskalmoneta.org webgunean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3829. zbk

Gure Hitza | 2026/04/09

Korrika aitzin-gibelka

Ainhoa Etxenike

Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.

Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…

Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en igo duen publikazioa, frantses hutsean idatzirik, nun dioen: “Frantziako lau bazterretan, eskualdeko hizkuntzen transmisioa bermatu eta haien erabilera sustatu behar dugu. Euskara, korsikera, bretoiera, alsaziera edo okzitaniera altxor neurgaitzak dira, gure zibilizazioaren sakontasuna eta aberastasuna erakusten dituztenak. Horregatik, arrunt naturala zen euskararen garapenerako egunerokoan lan egiten duen Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak 2026ko Korrikan gogotsu parte hartzea”....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016