Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Apirilaren 09a

Arte Ofizioen Europar Egunak - Herriko kontseilua

Herriko kontseilua
Herriko%20kontseilua

Arte Ofizioen Europar Egunak

Abadia gaztelu-behatokiak Arte Ofizioen Europar Egunetan parte hartzen du. Gertakari horri esker, eskulangile suharrak ezagutu, trebetasun erakustaldiak ikus eta gazteluaren arkitekturan ordezkatuak diren lanbideak deskubri daitezke apirilaren 11 eta 12an, Abadia gaztelu behatokian. Egitarauan: Arkatza: zurezko eskultura, Via Iruski: larrukigintza, Hada Création: estilismoa eta jantzi itxuraldatuak, V.I.A ehungintzako sorkuntza eta Coarraze-Nay-eko lizeoa: eskultura, marketeria eta tapizeriagintza. Sartzea dohainik parkera eta erakusketa-gunera. Larrugintza eta kawandi broderia tailerrak familientzat erreserbatuz gero: 05-59-20-04-51.

Herriko kontseilua

Martxoaren 27an, 33 herriko kontseilari berriak lehen aldikoz bildu dira auzapeza eta auzapezordeak hautatzeko. “Talde berri bat martxan da, lanean aritzeko prest”, azaldu du Kotte Ecenarrok, 24 bozekin bere postuan berriz hautatua izan denak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3829. zbk

Gure Hitza | 2026/04/09

Korrika aitzin-gibelka

Ainhoa Etxenike

Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.

Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…

Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en igo duen publikazioa, frantses hutsean idatzirik, nun dioen: “Frantziako lau bazterretan, eskualdeko hizkuntzen transmisioa bermatu eta haien erabilera sustatu behar dugu. Euskara, korsikera, bretoiera, alsaziera edo okzitaniera altxor neurgaitzak dira, gure zibilizazioaren sakontasuna eta aberastasuna erakusten dituztenak. Horregatik, arrunt naturala zen euskararen garapenerako egunerokoan lan egiten duen Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak 2026ko Korrikan gogotsu parte hartzea”....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016