Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Apirilaren 09a
Korrika trail - Lezeak - Pilota - Errugbia
Korrika trail
Iragan da igandean, 577 parte hartzailerekin. Horra nork irabazi duen: lehen Grellier Etienne (Aviron Bayonnais) 1:57:59. Bigarren Urrestarazu Josu (Idiazabal-Aseplan) 1:59:43. Hirugarren Otxoteko Larrarte Aimar (Beti Gazte) 2:01:35. Lehen emaztea Guiroy Aurelia 3:04:43. Bigarrena Nogue Laurence 3:05:25 eta hirugarrena Delous Auriane (SPUC) 3:09:10.
Lezeak
Bisita gidatuak izanen dira Pontx Pailazorekin, euskaraz. Herriko Etxeak eta Herri Elkargoak antolaturik, maiatzaren 4, 5, 11, 18 eta 25ean, bertako bitxikeriak eta misterioak deskubriarazteko. Hortako, behar da lekua erreserbatu Internetez: reservation.grottesdesare.fr/pontx eta taldeentzat: infogroupes@grottesdesare. Xehetasun gehiago behar baldin bada, bertan emanen da.
Pilota
Esku-huska trinketean: 2. mailan Etxeberri Pacheko Manex-ek finala jokatu beharra zuen, bainan ez du jokatuko, zeren munduko txapela jokatzeko selekzionatua izan da. Biba Manex eta suerte on.
Errugbia
Sarak jokatuko du finala heldu den larunbatean Uztaritzen, Ziburuko taldearen kontra (15:00).











