Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Apirilaren 09a
Edukatzaileen topaketa - Webgune berria - Pilotako emaitzak
Edukatzaileen topaketa
Hirugarren urterako, Euskal Elkargoko haurtzaindegi eta aisialdi zentroko langileak Bardozen bildu ziren martxoaren 20an, elgarrekin trukatzeko eta haien aktibitate eta proiektuak partekatzeko. Klima, ingurumena eta natura izan ziren nagusiki aipagai, eta bereziki haurrekin kanpoan jolasteko modua, haurren zentzumenak nola iratzarri, eta naturak inspiraturiko praktika xume eta ludiko batzuk nola gauzatu. Ingurumenaren edukazio formatzaileek eta adituek tailerrak animatu zituen. Eguerditan, Stephanie Bardozeko janari prestatzaileak 165 parte hartzaileei prestatu zien bazkaria, eta arratsaldean tailerrak segitu ziren eguzkipean, errugbiko zelaian eta Eihartzea parkean.
Egun pottolo hau herriko zineman bukatu zen, “gure haurrek airea behar dute, edukatzaileek ere!” izeneko konferentziarekin.
Webgune berria
Herriko Etxea bere webgunea eguneratzen ari da, eta bertsio berria plazaratua izan aitzin, komertsante, elkarte, artisau eta zerbitzuek bidaltzen ahal dituzte haien oharrak eta informazio inportanteak (idekitze tenoreak, deitura-helbideak, aktibitateak…), mairie@bardos.frhelbidera e-maila bidaliz.
Pilotako emaitzak
Uhaldean gure pilota taldea forman da, azken emaitzak erakusten duten bezala. Izan ere, junior kategorian, Lucas Bidart-ek Euskal Herriko buruz-buruko finala irabazi zuen igande hontan Eneko Eyherart-en kontra (Zaharrer Segi), Zuraideko trinketean. Aste bat aitzin, Lucas Goncalves eta Xilban Balade, Bardozeko pilotari gazteek, “Pilotariak” txapelketa irabazi zuten Bidarrain, Baigorriren kontra. Goresmenak haiei eta entrenatzaileei!











