Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 09a

Sinesgune Fededun euskaldunen gune berri baten sortzea

Mikel Erramouspe

Martxoaren 14an Araban dagon Estibaliz saindutegian bildu ziren 30 bat lagun 7 probintzietatik etorriak.

Koldo Katxo apez jesuitak ongietorria eginik eta bakotxak bere burua aurkezturik, otoitzaldi batekin hasi zen elgarretaratzea.

Egun hori aitzin, denek errezibitua zuten Jon Mentxakatorre Odriozola filosofoak idatzi testu guziz aberatsa. Hunen titulua: “Kristau argitan, gaur eta geroko eginbidean”. Letra edo gutun forman idatzia.

Bi hitzetan hauxe dio. Fedea desagertzen ari ote da Euskal Herrian? Nola iharduki eta nola bizi gure aitzinean desagertzen ari den ezagutu dugun “euskaldun fededun” kristau mundu hori bere eskasekin bainan ere Euskal Herriari egin dion ekarpenarekin.

Holaxe hasten da: “Altxor baten jabe zara, Jesukristoren esan eginen argia ezagutzen duzu… Zeure bizitzaren zentzuaren iturria zein den dakizu.”

Eta horra pasarte batzu: urte laburrez Euskal Herria sinestetik fedegaberat eta fedegabetik fedeakilako axolagaberat pasatu da. Ondorioz gure kultura ez da osagarri onean. Transedentziara irekirik dagoen giza ulermena behar dugu… fedea eta kultura erabat bereizi egin zitzaizkigun… Artzain gabeko herri galdua gira… gaurko gizartean asko entzuten da biziak ez duela zentzurik… barne bizitza asko pobretu da…

Eta hunekin bukatzen du: “Ebanjelioa ez da agortu, haren iturria ez baita mundu huntakoa. Zorionekoa zu beraz altxor handi baten jabe baitzara.”

12 orrialdeko testu hori hemen ezin laburtuz nahi duenak osoki irakurtu galdegin diezadala.

Jonek labur-labur berriz ere egin zaukun komentario baten ondotik, gutarik hiru presunek iharduki zioten. Hiru horietan Graxi Solorzanok eta Maite Irazokik.

Elkarrizketa sakona aberatsa bainan denbora berean airosa eta baikorra egin ginuen denen artean.

Sinesgune izen berria

Ondotik gure taldeari izen berri baten emaitea izan zen egin beharra. Zonbeit gogoeta eginik “SINES GUNE Kristau euskaldunen lagunartea” eman zaio. Ez da dudarik emeki-emeki egituratuko den lan taldea dela. Ez da deusetarik abiatzen. Anitz ideia eta asmo partekatu dira. Besteak beste Xalbadorren 50 urte zendurik urtea dela eta zergatik ez bildu Xalbadorrek kristau fedeaz moldatu bertsoak gure hazkurri izan diten.

Eguna bururatu zen eukarizitia sinple bezain kartsu batekin.

Talde hunen berri emanen dizuegu ondoko asteetan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3829. zbk

Gure Hitza | 2026/04/09

Korrika aitzin-gibelka

Ainhoa Etxenike

Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.

Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…

Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en igo duen publikazioa, frantses hutsean idatzirik, nun dioen: “Frantziako lau bazterretan, eskualdeko hizkuntzen transmisioa bermatu eta haien erabilera sustatu behar dugu. Euskara, korsikera, bretoiera, alsaziera edo okzitaniera altxor neurgaitzak dira, gure zibilizazioaren sakontasuna eta aberastasuna erakusten dituztenak. Horregatik, arrunt naturala zen euskararen garapenerako egunerokoan lan egiten duen Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak 2026ko Korrikan gogotsu parte hartzea”....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016