Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Apirilaren 09a

Heriotze - Irabazleak - Mus - Pilota - Baigorriko kulturaldia

Belarreko semea txapeldun
Belarreko%20semea%20txapeldun

Heriotze

Sortzez irisartarra, aspaldian Baigorrin ezkondua eta familiatua zen Lucie Sagardia (sortzez Etchemendy) supituki hil da 74 urtetan, bere etxean. Doluminak Roger senarrari, Pascal eta Laurence seme-alaberi eta familia guziari.

Lucie zena Irisarriko familiaren hilobian ehortzi dute.

Euskal Trail, Artzainen lasterkaldia, Lokala eta beste... Gure herriko elkarte, aktibitate edo animazio desberdin frangotan engaiatua, huts handia utziko du.

Irabazleak

Irulegiko Irratiaren aldeko sustengu kanpainaren karietara antolatu zozketan, 4 sari irabazle ukan ditugu Baigorritik: XiItei Coscarat familia, Belexi Etxartea, Annie Juzan eta Marie Jo Etcheverry Manexene. Goresmenak!

Mus

Frantses federazioak antolatzen duen mus txapelketaren kondu, finalak Irisarrin jokatu dira Pazko astelehenez. Baigorriko ekipa (Paul Dupuy-Pantzo Hirigarai) multxoetan sailkatu da goizez, final hamaseirenak Aiherraren kontra irabazi bainan arratsaldez, final zortzirenetan galdu dute Altzai-en kontra (2/3). Iduriz, heien ahal guziak bazkarian utzi dituzte.

Pilota

Buruz-burukako finalak Zuraideko Xilar trinketean jokatu dira joan den igandean. Baginituen bi jokolari gure elkartetik, bat galtzaile, bestea txapeldun.

Artekoetan: Eneko Eyherart (Zaharrer Segi) 28/40 Lucas Bidart (Uhaldean).

Helduetan: Andoni Larre (Zaharrer Segi) 40/32 Asier Aspuru (Endaiarrak).

Goresmenak Belarreko semeari!

Baigorriko kulturaldia

Apirilaren 10ean, ortziralez (19:30), Urdozeko kaperan, Xabier Itzaina ikerlariak eta Xabi Etxeberri soinulariak “Ttunttuneroen gizartea” izeneko liburua presentatuko daukute, Ipar Euskal Herriko herri soinuaren aurkezpen musikatua eskainiz.

Apirilaren 12a: (igandea), “Nor naizen baneki” antzerkia Plaza Xokon (18:00). Ikuslea inkisizioan, Frantziako iraultzan, karlistadetan eta 36ko gerla zibilean barna ibiliko da, familia, jabetza, mugak eta indarkeria koloniala bezalako gaiak jorratuz. Pertsonaiak ere barne bilaketa batean sartuko dira, gauzatu beharreko erabaki eta beren kontra-erranen artean kokaturik.

Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs, zuzendaria:Ximun Fuchs, aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia, Oier Zuniga.

Txartelak salgai Basaizea elkartearen webgunean eta Spar Oronos saltegian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3829. zbk

Gure Hitza | 2026/04/09

Korrika aitzin-gibelka

Ainhoa Etxenike

Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.

Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…

Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en igo duen publikazioa, frantses hutsean idatzirik, nun dioen: “Frantziako lau bazterretan, eskualdeko hizkuntzen transmisioa bermatu eta haien erabilera sustatu behar dugu. Euskara, korsikera, bretoiera, alsaziera edo okzitaniera altxor neurgaitzak dira, gure zibilizazioaren sakontasuna eta aberastasuna erakusten dituztenak. Horregatik, arrunt naturala zen euskararen garapenerako egunerokoan lan egiten duen Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak 2026ko Korrikan gogotsu parte hartzea”....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016