Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Apirilaren 09a
Mediatekan poesia nabari - Hatsaren Poesia liburuaren aurkezpena - “Enarak” dokumentala - Euskal-Afrika eguna - Margolari lehiaketa haurrentzat - Ekomuseoaren bisita - Antzerki erakusketak - Epaulard elkartearen erakusketa
Mediatekan poesia nabari
Martxoa poesiari bideratua zen, hari beretik doa topaketa kulturalek hartuko duten segida, apirilarekin. Joan den aldian, ekitaldiak 25 pertsona bildu ditu guti gorabehera, publiko aski nahasia zegoen, buraso batzuk haurrekin, zonbait adineko kide baita kultura zerbitzuburua ere. Bazen zonbait hilabete mediatekak ez zuela deus antolatu ahal izan, finantza egoerarengatik, espero dute animazio horiek segitzen ahalko dutela. Egitaraua buruan-buru eramana izan da, krakada partekatu batek amaitu du ekintza partehartzaileen pozarekin.
Hatsaren Poesia liburuaren aurkezpena
Aurten ez da Amotzeko Larraldean iraganen usaian bezala, bainan Aintzira auzoa den Ur-Hegian etxean (publikoa errezebitzen duen egoitza), apirilaren 12an igandearekin. Betiko programa mamitsua: (11:00) elkarretaratzea, (11:30) 2026ko liburuaren aurkezpena. Eguerditan, aperitifa, ondoren norberak ekarritako bazkaria elgarrekin partekatua sanoki. Bazkalondoan, parte-hartzaile bakoitzak bere poema irakurriko du. Bururatzeko, Joxe Mari Zendoia, Ines Goikoetxea eta Edu Zabalaren poema-liburuaren aurkezpena, jarraian Jokin Lasa eta Gorka Zabaletaren kantaldia. Deneri gomita zabaldua zaie, elgarrekin aurrez aurre egotea eta mintzatzea garrantzitsua delakoan.
“Enarak” dokumentala Larrekon
Errobiren melodiek Euskal Herriko bazterrak inarrosi aitzin, Enarak taldeak kantatu zuen rockaren udaberria. Frankismo garaian, seminarista gazte batzuek taldea nola osatu zuten kontatzen dauku Beñat Iturrioz zinegileak, jakinez taldeko kide baten semea dagoela. Ostiralean, apirilaren 10a (19:00), 2 orduren iraupena baita urririk, ez huts egin.
Euskal-Afrika eguna Larrekon
Apirilaren 11n, larunbatarekin (14:00), Doomi Yoff de France elkarteak antolatzen du ohiko ekitaldia, Euskal Herria eta Afrikaren topaketa eguna balitz bezala. Bidaia bat Senegaleko kulturaren baitan, kantuen, dantzen eta gastronomiaren bitartez, lagun arteko giroa osatzen duena. Sekulako programa, perkusio eta afrikar dantza tailerrak, kondairak, arratsean gaitzeko afaria, ondotik Zirikolatzen dantzak eta Lebou kontzertu tradizionala, parte hartzea libroan. Xehetasunak eta izen emateak: 06-62-44-64-39 edo 06-17-10-24-74, doomiyoffdefrance@gmail.com.
Margolari lehiaketa haurrentzat
Xan Ithourria plazan, asteartearekin apirilaren 14an, Ortzadarra elkarteak antolatzen du haurrendako lehiaketa, galdegina da izen ematea. Arratsalde betean (14:30-17:30), elkartearen margolan eta eskultura erakusketa tokian berean.
Ekomuseoaren bisita dohainik
Apirilaren 15ean (14:00-16:00), turismo bulegoak proposatzen du urririk, pilota munduari buruzko museoaren bisita.
Antzerki erakusketak, asteazken eta ostegunean
“Kiska théâtre” elkarteak, antzerki erakusketak (errepetizio moduan) aurkeztuko ditu apirilaren 15ean (10:30/11:30/14:00/15:30) eta biharamunean (17:00 eta 18:00), Larreko kulturgunean.
Ostegun eta ostiralean Epaulard elkartearen erakusketak
Itsasontzi maketen erakusketa, apirilaren 16 eta 17an (9:00-12:00/13:30-17:00) Larreko kulturgunean, zinezko altxorren ikusteko parada eskainia zauku. Obra horien kreatzaileek ez dituzte lanerako orenak kontatzen.











