Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Apirilaren 09a
Apirila kulturala herriko ostatuetan eta... - Lehengo autoak - Ganer huste-merkatu - Erakusketa
Apirila kulturala herriko ostatuetan eta...
Hara apirilak izigarriko kultur proposamen aberats eta anitza egiten duela Hazparnen aurten.
Et'abar liburutegi ostatuak hiru hitzordu finkatzen ditu hilabete huntan:
18an larunbatez (16:00): “Taym, une odyssée syrienne. Un exil de la Syrie à la France”. Liburua Charlotte Canat-ek idatzia du Taym-ekin. Azken hau Siriatik Frantziarat etorria da eta bere ibilaldi latza kondatzen du liburu huntan.
23an (19:00):“Barbarie numérique” deitu duen hitzaldian, Fabien Lebrun ikerlariak aipatuko ditu teknologia numerikoaren ondorio larriak.
24an (19:00): “Elimberri” kontzertua. Primaël Montgauzi eta Pantxix Bidart-ek okzitaniar eta euskal kulturak kantatzen dituzte.
Xuriatea ostatuak ere kultura saila abiatzen du:
15ean: toka-noka tailerraren segida iraganen da.
22an: Txomin Hegik hitzaldia eskainiko du: “Euskalgintzaren bilakaera Ipar Euskal Herrian”.
24an: Ostiral Kinkia: Indigo taldeak kontzertua emanen du.
30ean: Xuxu kantuz.
Horrez gain “Kaperaldi” deitu kulturaldia iraganen da apirilaren 24tik 30era. Hau Herriko Etxeak azken urte hauetan antolatzen duen gertakaria da: kontzertu, ipuin, hitzaldi, erakusketa, bisita, antzerki, haurrendako ikusgarriak...
Lehengo autoak
Apirilaren 12an (9:30-12:00) “Soupapes et pistons” elkarteak antolaturik, lehengo autoen eta Youngtimers deituen elgarretaratzea izanen da. Autoak ikusteaz gain, nahi duena ibiltzen ahalko da auto horietarik batean. Gertakari hortan irabaziko den dirua France Parkinson elkarteari emanen zaio.
Ganer huste-merkatu
Beti igandean HBC Zarean, herriko eskubaloi elkarteak sortzaileen merkatua muntatua du Harana gelan (10:00). Ganer hustea ere iraganen da kanpoan. Jateko eta edateko izanen da.
Erakusketa
Apirilaren 14tik 25era, mediatekan Valérie Fistarol andereak bere marrazki eta pirografiak erakutsiko ditu “La vie en creux” deituerakusketa batean. “Biziak utzi aztarnek erakusten duten izakien barneko edertasunaren ospakizuna...”.











