Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 09a

Ernai gazte antolakundearen topaguneak

A.E.

Ernai gazte mugimenduaren topaguneak
Ernai%20gazte%20mugimenduaren%20topaguneak

Ernai gazte antolakundeak Abadiñon egin topagunean memoria eta borroka aldarrikatu ditu. Entzuten ahal zen: “Faxismoari aurre egiteko modu bakarra, Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskalduna irabaztea da. Eta bai, lortuko dugu!”. Besta eta hausnarketa politikoa uztartzen dituen bilgunean azpimarratu dute euskal gazteria independentistek sare baten parte izatearen garrantzia. “Egiten duguna eta egiten ez duguna erabakigarria izanen da eraikiko dugun etorkizunerako. Horregatik, loeriaren aurrean ilusioak eta grinak piztu behar dira”. Ekitaldi politikoan etorkizuna, askatasuna eta engaiamenduaren beharra goraipatuz, preso eta iheslariak gogoan ukan dituzte. Gaineratu dute: “Batu gaitezen, ekin diezaiogun erronka larri eta eder honi. Ez dugu basakeria onartuko”. Gerlaren eta NATO erakundearen (OTAN) kontra agertu dira, testuinguru horretan, gazteen eta Ernai antolakundearen protagonismoa aldarrikatu dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2026/04/09

CAFek 300 milioitik gorako kontratua Serbian

A.E.

Gipuzkoako CAF enpresak Serbiako tren-konpainiarekin kontratu berria sinatu du. Belgraderako hiri-bazterreko zerbitzurako 30 tren berri ekoiztuko ditu eta bi urtez mantentze lanetaz arduratuko da. Eragiketa 300 milioi euro baino gehiagokoa da, hau da CAFek Serbian lortu duen bigarren tren-kontratua. Jadanik 2009an hiribururako 30 tranbia diseinatu eta eraikitzeko proiektua irabazi zuen. Gaur egun, tren horiek Belgradeko garraio zerbitzua osatzen ari dira. Beasaingo enpresak Civity plataforman oinarritutako tren elektrikoak eginen ditu. Bakoitzak hiru bagoi ukanen ditu eta 546 bidaiari ibiltzen ahalko dira.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/09

Arrantza sektorean erregailuak karioegi

A.E.

Ondarroako arrantza-ontzi batzuk ez dira itsasora ateratzen, erregaiaren prezioak eragin gastuek gora egin dutelako. Oraingoz, bost itsasontzik erabaki dute ez arrantzatzera joatea. Ondarroako arrantza armadoreen elkarteak dioenaz ezin da itsasora atera galtzerik egin gabe, nahiz eta Espainiako Gobernuak 20 zentimoko laguntza eman gasolina litroko. Egoera horri berdelaren kanpaina goizegi gelditu izana gehitu behar zaio. Testuinguru horretan, sektoreak Eusko Jaurlaritzari laguntza gehiago eskatu dizkio erregaiaren garestitzea konpentsatzeko.

Gastuen gorakadak beste sektore batzuetan ere kalteak egiten ditu. Bizkaiko garraioen enpresa elkarteak ohartarazi du laguntzak ez direla nahikoak, gastuen emendatzeak kontsumitzeko eragin zuzena ukanen duela argudiatuz.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/09

Picasso Gernikarat

A.E.

Eusko Jaurlaritzaren sorreraren eta Gernikako bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, euskal instituzioak Espainiako Gobernuari galdegin dio Picassoren “Gernika” obra aldi baterako aldatzea. Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Madrilen egina izan den bilkuran Ernest Urtasun espainiar kultura ministroari eskaera egin dio, Euskal Herriarentzat erranahi historiko, sinboliko eta emozional sakona ukanen lukeela, duintasun eta erreparazio keinua izan litzatekeela azpimarratuz. Jaurlaritzaren galdeari erantzuteko, Bilboko Guggenheim Museoan obra bederatzi hilabetez egonen litzateke, 2026ko urriaren 1etik 2027ko ekainaren 30a arte.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/09

Marisol Iparragirre preso politikoa

A.E.

Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da, erdi-askatasuneko baldintzan. Astean zehar espetxetik egunaz ateratzen ahal da, lan egiteko eta gauaz berriz itzuli beharko du. Asteburuetan ez du ateratzeko baimenik. Covite terrorismoaren biktimen elkartearen ustez, erabakia “justifika ezina” da. Salaketaren arabera, Iparragirrek “iragan kriminal oso larria du, 793 urte eta 8 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri baitzioten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera ukan du, ez da inolako neurri diskrezionalik hartua izan. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/09

Erlijioen kontseilua sortuko

A.E.

Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko duela iragarri du, erkidegoan diren erlijio nagusien ordezkariak batuko dituena. Helburu hori guziekin, Aniztasuna, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Espainiako Estatuko Erlijioari eta Sinesmenei buruzko barometroak eman datuen arabera. Euskal biztanleriaren gehiengoak (%53) dio ez duela erlijio sinesmenik eta %42k sinesmen erlijiosoak dituzte. Erlijioren bateko sinestunetan, atxikipen katolikoa da nagusi (%34). Aniztasun horren zati bat immigrazio fenomenoari lotzen bada ere, ezin da ikuspegi horretatik soilik ikusi. Eusko Jaurlaritzaren arabera, atzerritarreko jatorri pertsonen artean badira erlijio minoritarikoak, bai eta erlijio nagusien jarraitzaileak: %42,9 katolikoak, %17,9 musulmanak, %9,8 ebanjelikoak eta %8,4 ortodoxoak.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/09

Hogei urteko epean 77.000 jende gehiago

A.E.

Euskal Autonomia Erkidegoak 2045eko urtarrilaren 1ean 2.295.100 biztanle ukanen ditu: 1.179.796 emazte (%51,4) eta 1.115.304 gizon (%48,6). Eustat euskal estatistika erakundeak egin proiekzio demografikoen arabera, 77.000ko bat pertsona gehiago izanen dira (+%3,5) eta populazio emendatzea (%78) lehen hamarkadan gertatuko da (2025-2035). Immigrazioaren bilakaeraren ondorioz urtero Autonomia Erkidegoan 12.700 biztanle gehiago egotea aurreikusten da (2025-2044), urtean 53.000 migratzaile gehiago eta 40.500 inguru pertsona kanpora joanen direnak.

Bestalde, sortzen diren baino pertsona gehiago hilen da. Urtero, batez beste, sortuak baino 8.870 pertsona gehiago hilen dira, 2045erako 177.000 pertsonen kopuruaren apaltzea izanen da.

Hala ere, ondoko urteetan sortze gehiago balitzateke, haurra ukaiteko adinean direnen emazteen populazioa kontatzen baita, 2024an emazte bakoitzeko 1,11 haur izatetik, 2044an 1,35 pasatzera espero da. Faktore hori kontutan hartuz, sortzeen kopurua...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/09

Pradales lehendakaria Frantziako Senatuan

A.E.

Frantziako Senatuak lehenen aldiz Euskal Herriko lehendakari baten bisita ukanen du. Imanol Pradales Autonomia Erkidegoko lehendakaria frantziar senatuan izanen da. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez: “Euskadiko autogobernuaren, garapen ekonomikoaren eta lurralde kudeaketaren eredua ezagutarazteko helburuarekin goaz. Lehendakariak Euskadi Europako eremuan eragile garrantzitsu gisa kokatu nahi du. Frantzian estatu instituzionalaren inguruan den eztabaidan euskal eredua proiektatu nahi du, estaturik gabeko nazioen eta eskualdeen etorkizunari buruz”. Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, Senatuan eragile politiko, instituzional eta ekonomikoen ordezkaritza politikoa bertaratuko da, baita eskualdeetako presidenteak, Régions de France elkarteko arduradunak, eurodiputatuak eta enpresariak. Imanol Pradales lehendakariak Frantziako Senatuan antolaketa instituzionalari Irakurri segida

3829. zbk

Gure Hitza | 2026/04/09

Korrika aitzin-gibelka

Ainhoa Etxenike

Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.

Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…

Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en igo duen publikazioa, frantses hutsean idatzirik, nun dioen: “Frantziako lau bazterretan, eskualdeko hizkuntzen transmisioa bermatu eta haien erabilera sustatu behar dugu. Euskara, korsikera, bretoiera, alsaziera edo okzitaniera altxor neurgaitzak dira, gure zibilizazioaren sakontasuna eta aberastasuna erakusten dituztenak. Horregatik, arrunt naturala zen euskararen garapenerako egunerokoan lan egiten duen Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak 2026ko Korrikan gogotsu parte hartzea”....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016