Herriz Herri - Behaskane-Laphizketa (NB) | 2026ko Apirilaren 09a
Behaskane-Laphizketaren deialdia Elizetxeari bizi berria emaiteko
Berrikitan herriko giderrak eskuetan hartu duen ekipak deialdia zabaltzen du Elizetxearen inguruan proiektu berria asmatzeko. Pilota plaza eta elizaren artean kokatua den etxe hori luzaz herritarren bilgunea izan da ostatuarekin, eta oroitzapen anitz horri lotuak dira. Emmanuel Recalden ekipak, aitzineko mandatuan abiatu proiektuari bizi berria eman nahi dio eta hortarako ideiak bildu nahi ditu deialdi baten bidez. 422m² egiten dituen etxe hortan, egitasmo desberdinak aipatzen dituzte: ostatu, jatetxe, ganbera, bilgune... Kandidatura baldintzak Herriko Etxeko sarean aurki daitezke eta proposamenak maiatzaren 20ko pausatu beharko dira. Etxea bisitatu nahi dutenek proiektua landu aitzin, apirilaren 13 eta 24 artean egiten ahalko dute. Hortarako, izenak aitzinetik eman beharko dira behasque-lapiste.fr sarean.











