Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2026ko Apirilaren 09a
Kontzertua Arberatzeko elizan
Auvignon eskualdetik (Lot et Garonne) jiten zaukun gizon abesbatzak kontzertua emanen dauku apirilaren 19an, igandez, Arberatzeko elizan (15:30). 30 kantari biltzen ditu Sylvie Penidonen gidaritzapean. Mundu osoko kantu tradizioak aztertzen ditu hala nola kantu sakratuak, euskal polifoniak, Hegoafrikako doinuak, Korsikako kantuak, besteak beste. Talde hau munduan zehar itzulikatzen da, aurten berean Chicagon eta Montrealen hartzekoak dira. Lehen aldikoz Euskal Herrira heldu dira eta parada ederra emana da talde ospetsu hunen entzuteko. Bi lekuetan ariko dira, apirilaren 18an Sohütako elizan (18:30) eta 19an Arberatzeko elizan (15:30). Sartzea urririk izanen da.










