Herriz Herri - Heleta (NB) | 2026ko Apirilaren 09a
Elkarrekin adindunen biltzar nagusia - Mus
Elkarrekin adindunen biltzar nagusia
Elgarrekin elkarteak bere altzoan ditu adin ederreko partalier guziak. Igandean bere biltzar nagusia egin du, denbora berean urtesaria bilduz Agerrebehereko ostatuan bazkari on baten inguruan bildu aitzin. Louis Noblia lehendakariak ongietorria egin ondoan, urteko gorabeheren berri eman du. Lekorneko herriarekin juntatuz hilabetero ateraldiak egiten dira, kartetan ari direneri eskerrak emanez. Diru kontuak osagarrian dira. Ondotik Paxkalin idazkariak segida hartu du. Errana izan da badirela adin ederreko elkarteeri buruz bilkura batzuk muntatzen ahal direnak, ikasten da adindunek nola beren gorputzak goberna, erortze, hats hartze, eskulan molde, ibiltze, berdin dantzaren medioz. Horretarako nahi dutenek talde arduraduna abisatu. Andere Couillet-ek du segida hartuko, errana izan da ez dela oraino berantegi, urtesaria pagatuz gazteagoek elkarteko partalier izan nahi badute, ikus arduradunarekin. Horiek oro entzunik bazkaltzeko tenorea izanez, denek segitu dugu ostatuko bidea, arratsalde goxo baten iragaiteko, kantu zonbaitzuekin.
Mus
Oroitarazten dugu eskola giristinoak hain arrakastatsua den mus txapelketa antolatzen duela igandean, apirilaren 12an Agerraldiko salan (14:00), 500 euro irabazleentzat, 250 euro ondokoentzat. Gainera beste sari asko heldu mailaren arabera, talo eta xingar, edateko, giro onean zerbitzatuak. Ongietorri!











