Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2026ko Apirilaren 09a
Heriotze
Larzabalen, Zibitze Zalduko Christiane Oihenartek mundua utzi du 67 urtetan. Bizitu zen bezala, joan da xumeki, eritasun luzeak ez dio barkatu.
Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2026ko Apirilaren 09a
Larzabalen, Zibitze Zalduko Christiane Oihenartek mundua utzi du 67 urtetan. Bizitu zen bezala, joan da xumeki, eritasun luzeak ez dio barkatu.
3829. zbk
Gure Hitza | 2026/04/09
Ainhoa Etxenike
Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.
Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…
Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en igo duen publikazioa, frantses hutsean idatzirik, nun dioen: “Frantziako lau bazterretan, eskualdeko hizkuntzen transmisioa bermatu eta haien erabilera sustatu behar dugu. Euskara, korsikera, bretoiera, alsaziera edo okzitaniera altxor neurgaitzak dira, gure zibilizazioaren sakontasuna eta aberastasuna erakusten dituztenak. Horregatik, arrunt naturala zen euskararen garapenerako egunerokoan lan egiten duen Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak 2026ko Korrikan gogotsu parte hartzea”....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016