Herriz Herri - Lüküze-Altzümarta (NB) | 2026ko Apirilaren 09a
Ruper Ordorika Altzümartan
Altzümartarrak elkarteak bere lehengo udaberriko kontzertua antolatzen du, apirilaren 19an (16:00). Ruper Ordorika hor izanen da “Lurra Ikutu Barik” bere azken lana presentatzeko bakarka. Lehen partea Amiñi Bat Amikuzeko taldeak alaituko du. Kontzertutik landa, taloak eta edatekoak izanen dira.Kopurua mugatua izanez, hobe da aitzinetik erreserbatzea Helloasso webgunean. Ekitaldia Euskal Kultur Erakundeak sustengatzen du.










