Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Apirilaren 09a

2.000 gazte bildurik herriko plazan - Eskola libroaren gaualdi berezia - Ondoko hitzorduak

Aihertar gazte antolatzaileen parte bat, joan den larunbatean, kontzertua aitzin (Arg: Karine)
Aihertar%20gazte%20antolatzaileen%20parte%20bat_%20joan%20den%20larunbatean_%20kontzertua%20aitzin%20(Arg:%20Karine)

2.000 gazte bildurik herriko plazan

Bazela mugimendu joan den larunbat arratsean, herriko plazan eta herri barnean!

Azken urteetako ohidurari jarraikiz,Aiherrako gazteekgaualdi bereziaren antolatzeko usaia dute primadera hastapenean. “Freedom For Aiherra” izena hartua duen festibal edo gaualdiaren 13. edizioa zen joan den larunbatekoa, eta aurten ere gaitzekogazteria bildu da herriko plazako karpa handiaren azpian. Erran behar da giro bikaina eman duten talde ezagunak gomitatuak zituztela (Dizkobolo, Xiberoots, The Locos (SKA-Pko ohiak) eta DJ Doy) eta aro zinez ederrarekin antolatzaileak lagunduak izan direla.

Biba gazteak holako gaualdia antolaturik eta kausiturik. Gaualdi arrakastatsu hunen ondotik, orain herriko besten aldi, hauek ekainaren 11tik 15era iraganen dira. Bai, konprenitua duzuen bezala, aurten 5 egun iraunen dute. Xehetasunak geroxago. Anartean, aupa gazteak!

Eskola libroaren gaualdi berezia, apirilaren 18an

Gure herriko eskola libroko burasoen elkarteak jakinarazten du gaualdi berezia antolatuko duela Aiherrako Elizan, apirilaren 18an, larunbatarekin. Urte guziz antolatzen duten mus zoingehiagoka eta oinezko ibilaldi gormanteri, aurten musika eta gastronomia uztartzen dituen animazio berria gehitzen diote. Aiherrako Elizan iraganen da (19:30).

Lehen partean, kantaldia proposatzen dute, Ahots taldearekin. Hau 30 bat emaztek osatu abesbatza da. Soinubila elkarteko kide den kantari taldean parte hartzen dute Hazparne eta herri inguruetako kalitate handiko abeslariek. Entzutea balio dute! Sartzea prezio librean izanen da.

Aldi berean, burasoek prestatu etxera eramaiteko paella erosten ahalko da (19:30). Zati bakoitzaren prezioa 12 eurotan finkatua da, haatik hobe aitzinetik erreserbatzea 06-68-56-69-33ra deituz.

Antolatzaileek jakinarazten dute gaualdiko diru-sartzeak urtean zehar ikastetxeak antolatzen dituen jarduera eta proiektuak laguntzeko baliatuak izanen direla. Ongi etorri deneri!

Ondoko hitzorduak

Apirila 23a: Goiti Aire elkartearen ateraldia, Eauze Gers-eko herrira. Izenen emaiteko permanentzia apirilaren 11n (10:00), hirugarren elkartekoen gelan, plaza gibelean.

Maiatzaren 1ean: oinezko ibilaldia Aiherran, Izturitze-Aiherrako eskola publikoak antolaturik.

Ekainaren 11tik 15era, Aiherrako bestak, herriko plazan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3829. zbk

Gure Hitza | 2026/04/09

Korrika aitzin-gibelka

Ainhoa Etxenike

Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.

Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…

Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en igo duen publikazioa, frantses hutsean idatzirik, nun dioen: “Frantziako lau bazterretan, eskualdeko hizkuntzen transmisioa bermatu eta haien erabilera sustatu behar dugu. Euskara, korsikera, bretoiera, alsaziera edo okzitaniera altxor neurgaitzak dira, gure zibilizazioaren sakontasuna eta aberastasuna erakusten dituztenak. Horregatik, arrunt naturala zen euskararen garapenerako egunerokoan lan egiten duen Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak 2026ko Korrikan gogotsu parte hartzea”....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016