Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2026ko Apirilaren 09a

Sortze - Mus txapelketa - Heriotze

Sortze

Kapitaindeian sortu da Zola Gautier-Dasse otsailaren 28an.

Zorionak aitameri eta arreba handiari!

Mus txapelketa

Ihiztariek antolatzen dute mus txapelketa apirilaren 11n, larunbatarekin, Donamartiriko Biletxean gelan (14:00). 25 euro talde bakotxak, gela berotua izanen da.

Heriotze

Antoinette Basterretche, sortzez Etxebestekoa, pausatu da 87 urtetan, Cannes hirian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3829. zbk

Gure Hitza | 2026/04/09

Korrika aitzin-gibelka

Ainhoa Etxenike

Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.

Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…

Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en igo duen publikazioa, frantses hutsean idatzirik, nun dioen: “Frantziako lau bazterretan, eskualdeko hizkuntzen transmisioa bermatu eta haien erabilera sustatu behar dugu. Euskara, korsikera, bretoiera, alsaziera edo okzitaniera altxor neurgaitzak dira, gure zibilizazioaren sakontasuna eta aberastasuna erakusten dituztenak. Horregatik, arrunt naturala zen euskararen garapenerako egunerokoan lan egiten duen Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak 2026ko Korrikan gogotsu parte hartzea”....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016