Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Apirilaren 09a

Heriotze - Harpealde trinketean

Heriotze

Pierrot Durruty joan den astean zendu da 69 urtetan. Etxeparean sortua, 7 haurridetan zaharrena (premua), hor ereman du bizi osoa laborantzan, aitamek erosia zuten etxaldean segida harturik, bere aldian Stéphane semeari lekua utzi arte. Aiherra Harregiko Pierrette Intçabirekin ezkondua, 5 haur ukan dituzte: Christelle, Florence, Stéphane, Mathieu (99an istripuz hila) eta Maeva. Pierrot kirolaria zen gaztetan, errugbilaria izanik Hazparneko taldean euskal indar jokoetan arizan zen Donamartirirekin. Muslari errabiatua zen, konpainiako gizona, elgarretaratzeak laket zitzaizkion. Herriko hautetsi ere izana zen zenbait urtez. Ortzirale saindu arratsaldean eliza bete-betean iragan dira ehorzketak, Ttotte Saldubehere apezak kartsuki kudeatu duen elizkizun bereziarekin. Nahigabean uzten dituen Pierrette espos lagunari, haren haur eta haur ttipieri, berriki beste seme bat galdua duen Mailuxa ama xaharrari eta hunkiak diren guzieri bihotzetik doluminak.

Harpealde trinketean

Negu huntako pilota lehiaketa palantxaz apirilaren 11n bururatuko da larunbat arratsaldez. Karia hortarat herriko gazteek afaria antolatzen dute herriko gelan, xerriki azita, entrekosta lursagarrekin, xokolatezko bixkotxa, gasna, kafea ondokoarekin eta arnoa barne (28 eurotan). Izena emaiteko, ahal bezain laster eginez, ez da beharbada berantegi, 06-32-92-57-04 edo 07-60-36-75-49ra deituz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3829. zbk

Gure Hitza | 2026/04/09

Korrika aitzin-gibelka

Ainhoa Etxenike

Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.

Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…

Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en igo duen publikazioa, frantses hutsean idatzirik, nun dioen: “Frantziako lau bazterretan, eskualdeko hizkuntzen transmisioa bermatu eta haien erabilera sustatu behar dugu. Euskara, korsikera, bretoiera, alsaziera edo okzitaniera altxor neurgaitzak dira, gure zibilizazioaren sakontasuna eta aberastasuna erakusten dituztenak. Horregatik, arrunt naturala zen euskararen garapenerako egunerokoan lan egiten duen Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak 2026ko Korrikan gogotsu parte hartzea”....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016