Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Apirilaren 09a
Biztanle berrieri ongietorria - Gaintiar Gazte - Heriotze
Biztanle berrieri ongietorria
AIBA elkarteak urtero bezala ohitura du ibarreko biztanle berrientzat ongietorri gaualdia antolatzeko. Duela egun batzuk, aurtengo hitzordua Urepelen egin da. Hiru herri etxetako hautetsi batzuk bildu dira, bakoitzak bere herria aurkezteko eta etorri berrieri informazioak emaiteko. Arratsa giro goxoan iragan da eta bukaeran, denak elgarrekin gelditu dira edari baten inguruan, AIBAko kideek prestatu jaki ttipiak jastatuz.
Gaintiar Gazte
Apirileko bakantzetan, Gaintiar Gazte elkarteak bi animazio proposatzen ditu gazteentzat. Lehena apirilaren 13an, astelehenez, Bankan izanen da (9:30-17:00). Egitarauan: arroltze ihizia, eskulanak eta pista jokoak. Bi adin multxo izanen dira: 4-7 urte artekoak eta 8-15 urte artekoak. Parte hartzaile bakoitzak bere piknika ekarri beharko du. Izen emaiteak Kattalinen bidez egiten ahal dira: 06-70-83-41-91. Bigarren animazioa apirilaren 16an, ostegunez, Alduden iraganen da 9 urtetik goragoko gazteeri zuzendua da. Ekintzetan izanen dira: posteen jokoa, gogoeta enigmak, gustuen jokoa, kontrabandisten kurtsa, eta kohesio jokoak, atsalaskaria ahantzi gabe. Izena emaiteko, Kattalin (06-70-83-41-91.) edo Maikarekin (06-08-72-22-77) harremanetan sartu behar da.
Aldude
Heriotze
Joan den astean, Terex Itçaina Alduden ehortzia izan da. Berainbordan sortua, Gachiteguy familian, bederatzi haurridetako gazteena zen. Gaztetan Parisen sehi ibili ondotik, Pierre Itçaina zenarekin ezkondu zen. Hiru alaben ama izan da eta min handia jasan zuen ttipian baten galtzearekin. Bere bizialdian, etxeko lanetan laborantxan ari izan da. Duela 36 urte, bere senarra Pierre istripuz zendu zen. Orduan, alaba baten etxera joan zen eta han bizi izan da, etxekotaz gain gainetik segitua eta artatua. Azkenean, 96 urtetan zendu da. Doluminak familiari.











