Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Apirilaren 09a

Biltxokoko larunbatak - Udaberri gaua - Euskal Museoaren hitzorduak - Koru kontzertua - Euskara ikastaldia - “Lautan hiru” antzerki gaualdia

“Hautagaia” antzezlana
Hautagaia%20antzezlana

Biltxokoko larunbatak

Apirilaren 11n (12:00), Maialen Alfaro eta Bixente Junca kantuz ariko dira Biltxokon.

Udaberri gaua

Apirilaren 11n (20:00), udaberri gaua ospatuko da Zizpa gaztetxean, Mezklaa, Indigo eta Mugan taldeen parte hartzearekin.

Euskal Museoaren hitzorduak

Apirilaren 11n (11:00), 2-4 urtekoentzat “Kepa tilolaria” animazioa antolatuko da, Baionako lehengo portua eta ontziak ezagutzeko. Euskaraz izanen da, 4 euroren truke.

Biharamunean (15:00), Euskal Museoaren bilduma iraunkorraren bisita gidatua iraganen da, euskaraz. Ordu bat eta laurdeneko iraupena, sartzeaz gain 4 euro ordaindu beharko dira bisita gidatuarentzat.

Apirilaren 15ean (14:00), “Lamina nun zira?” 7 urtetik gorakoendako animazioa antolatua da, laminak ezagutzeko. 6 eurotan.

Apirilaren 16an mintzaldiaren aldi (18:00). Xarles Videgain “Nola erran? Euskararen Herri Hizkeren Atlasa”gaiaren inguruan ariko da. Urririk.

Koru kontzertua

Gospel denbora korua San Andres elizan ariko da apirilaren 12an (17:00). Sartzea librea izanen da.

Euskara ikastaldia

Apirilaren 13tik 17ra (9:00-13:00/14:00-17:00), 35 oreneko ikastaldia antolatua da maila guzientzat. 175 euro kostako du. Artikulua idaztean tokia ez zen zehaztua.

“Lautan hiru” antzerki gaualdia

Apirilaren 17an (19:00) iraganen da Biltxokon. “Zaku berekoak” (Xabin Fernandez - Gehibat konpainia) eta “Hautagaia” (Pantzo Hirigarai, Mizel Sarratia, Beñat Bidegain, Peio Larre, Armand Jaunarena eta Anje Duhalde) antzerkiak emanen dira.

Lehen antzerkian gizon batek bere familiarekin ospatu nahi du urtebetetzea. Baina zer gertatzen da inork erantzuten ez duenean? Oroimenaren eta eromenaren artean igeriandabilen arima baten istorioa da.

Bigarren antzerkia berriz, hauteskundeen atarian, hautagaia estrategia prestatzen dabil. Nola jokatu? Zuzen? Maltzur? Zer egin jendearen bozak eskuratzeko?

Bi sorkuntza horiek, Euskaltzaindiak antolatu Lautan Hiru antzerki festibalaren zortzigarren adizioaren kari aurkezten dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3829. zbk

Gure Hitza | 2026/04/09

Korrika aitzin-gibelka

Ainhoa Etxenike

Kasik bi aste iragan dira Korrikako lekukoa Bilbora arribatu denetik. Parte hartze handia ukan du aurtengo edizioak, gau eta egunez, Euskal Herriko edozein xokotik.

Parte hartzaileen kopuru emendaketari dagokionez haatik, dudatzekoa da denek Korrikaren mezu eta baloreekin bat egin dutenez…

Urrun joan gabe ere, aski da ikustea Donibane Lohizuneko Jean-François Irigoien auzapezaren zerrendako batek Facebook-en igo duen publikazioa, frantses hutsean idatzirik, nun dioen: “Frantziako lau bazterretan, eskualdeko hizkuntzen transmisioa bermatu eta haien erabilera sustatu behar dugu. Euskara, korsikera, bretoiera, alsaziera edo okzitaniera altxor neurgaitzak dira, gure zibilizazioaren sakontasuna eta aberastasuna erakusten dituztenak. Horregatik, arrunt naturala zen euskararen garapenerako egunerokoan lan egiten duen Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak 2026ko Korrikan gogotsu parte hartzea”....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016