Gure Hitza | 2026ko Irailaren 10a

Uda bero, idor eta luzea

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzeko aste bat kendu-ta, oraintsu arte iraun duen udaren luzetasuna azpimarratzekoa da. Ipar isurialde huntan segidako egun iguzkitsuek bazuten segurki Nafarroakoen, Espainiakoen eta Kaliforniakoen antza. Ofiziale eta laborari gehienak argi zirrintean lanari lotzera behartuak ziren, arratsaldeetako iguzki samina saihesteko. Baratzekari, igali, kabalen bazka, ekoizpen mota orotan galtze gaitzak dira. Idorte gogorra ikaragarriko suteen sortzaile izan da, leku batzutan aire gaixtoa erori delako, bertzeetan presuna zonbaiten ez aski kasu egiteagatik. Aurten bezala, sekula nabaritu ote da pinadoier eta arraxinadunei zoin aise lotzen den sua, bereziki azinda faltaz sasutuak direlarik? Argi da oihan eta eremu idorren kudeantza molde berri baten behar gorria. Iduriz, espainiar gobernua ohartua da horri; Europako eta urrunagoko erresumek ere ordu lukete. Sute erraldoi horiek, bai eta ibilgailuz eta hegazkinez eginikako gizakiaren harat-hunatek neurriz kanpo berotzen ari dituzte airea, lurra eta itsasoa. Mundu mailan, laneko eta denbora librotako usaiak aldatuz, hel gaitezke mugatzera izarbelaren berotzea, idorte eta ekaitz beldurgarriak. Beraz, geroa parte bederen gure gain dago.

1976ko lehorte famatutik 2003kora 27 urte iragan ziren; 2022ko idortetik aurtengora lau urte baizik ez. Ageri da aro klase hori gero eta maizago errepikatzeko arrisku handia jina zaigula. Ur eskasia zinez kezkagarri bihurtzen ari baita, zergatik ez ikertu nun altxatzen ahal litaizken presa eta urtegi edo aintzira ttiki batzu, erreketako ur soberakina han atxikitzeko, gero udan denek baliatzeko gisan? Haatik, ez dira halako egitasmoak bertako biztanleen nahiaren aurka moldatu behar, denboran Itoitzen egin zuten bezala, ez ere etxalde industrialeek bizkarroi ehaileez pozoindatu eremu zabalen ureztatzeko. Bainan bai oihanak suntsitu gabe, lekuko jendeekin hitzartuz eta adostuz, heien behar ezberdinen asetzeko, laborarienak barne. Zoritxarrez, Frantzian uraren eskumena deusetan amore eman nahi ez duen Estatu jakobinoaren eskuetan dago beti. Hautetsien elkarte guziek elgarrekin aldarrika balezate deputatuek legea egokitzea, ezin onetsizko traba hori behin betikotz jauzarazteko!

Zuhaitz landatzeak, azindekin eta tresnekin oihanak garbiki zaintzeak, ur-bideak segurtatzeak, horiek oro obra baliosak litaizke, denbora berean jende gazteentzat lanbide sortzaileak. Gobernuek diru publikoa hortara bideratzeko borondate politikoa ukanen balute. Solasa bururatzeko galdera alai bat: astegunez euritu ondoan, aurten ere aro ona suertatuko dea iraileko 4 igandez euskal hitza errege izaiten den Ernio mendiko erromeria xoragarrietan? Gauden baiezkoan!


Email Facebook Twitter LinkedIn

3848. zbk

Gure Hitza | 2026/09/10

Uda bero, idor eta luzea

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzeko aste bat kendu-ta, oraintsu arte iraun duen udaren luzetasuna azpimarratzekoa da. Ipar isurialde huntan segidako egun iguzkitsuek bazuten segurki Nafarroakoen, Espainiakoen eta Kaliforniakoen antza. Ofiziale eta laborari gehienak argi zirrintean lanari lotzera behartuak ziren, arratsaldeetako iguzki samina saihesteko. Baratzekari, igali, kabalen bazka, ekoizpen mota orotan galtze gaitzak dira. Idorte gogorra ikaragarriko suteen sortzaile izan da, leku batzutan aire gaixtoa erori delako, bertzeetan presuna zonbaiten ez aski kasu egiteagatik. Aurten bezala, sekula nabaritu ote da pinadoier eta arraxinadunei zoin aise lotzen den sua, bereziki azinda faltaz sasutuak direlarik? Argi da oihan eta eremu idorren kudeantza molde berri baten behar gorria. Iduriz, espainiar gobernua ohartua da horri; Europako eta urrunagoko erresumek ere ordu lukete. Sute erraldoi horiek, bai eta ibilgailuz eta hegazkinez eginikako gizakiaren harat-hunatek neurriz kanpo berotzen ari dituzte airea,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016