Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Irailaren 10a
AEKren sartzea, Bertsolaritza, Erakusketa eta Kantua
AEKren sartzea
Haur eta gazteen ondotik helduen sartzea izaiten da. Aurten ere Eihartzea kultur etxean eginen da. Maila guziak erakatsiak izanen dira eta parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da. Izen emaitea irailaren 14tik 19ra iraganen da:
- 1etik 17ra: goizetan hamarrak eta eguerdi artean eta arratsaldean bostetarik zortzietara
- 18an: goizeko hameketarik arratsaldeko seietara
- 19an: goizeko bederatzietarik hameketara
Izen emaiteaz gain jakin nahi diren xehetasun guziak aurkituko dira hor. Zuzenki hurbiltzen ahal ez denak telefona dezake: 05-59-47-02-74 zenbakira edo mail bat idatz: hazparne@aek.eus. Kurtsoak urriaren 5ean hasiko dira.
Bertsolaritza
Euskal Herriko bertsolari xapelketa Hazparnen hasiko da aurten irailaren 19an abenduaren 20an bururatzeko Iruñan. Tokiak jadanik salgai dira bertsozaleak gunean eta 14€tan izanen dira Bertsozaleen Elkartearen barne ez direnendako. Saioa bostetan hasiko da eta Mendeala gelan iraganen. Huna zoin bertsolari entzuten ahalko den:
- Eki Mateorena Zozaia
- Maddi Ane Txoperena Iribar
- Miren Artetxe Sarasola
- Peru Abarrategi Sarrionaindia
- Unai Anda Delika
- Shabbat Galletekeitia Albaroa
Jende kopuru handia erakartzen duen gertakaria izanki, hobe da aitzinetik apailatzea edo tokira biziki goiz heltzea sartzearen ardiesteko.
Erakusketa
Xapelgoaren abiatzearen karietara "Bertsolaritza, zonbait behako" deitu erakusketa antolatzen du Euskal Kultur Erakundeak Hazparneko mediatekan irailaren 2tik 19ra. Dokumentu audiobisualak (erreportaiak, artxibategiko irudiak eta lekukotasun batzu) izanen dira eta beste irudi frango. Bertsolaritza ezagutzen dutenentzat interesanta da bainan ere ezagutzen ez dutenentzat urrunago joaiteko gogoa sor baitezake. Orori idekia beraz mediatekaren idekitze tenoreetan.
Kantua
Herrian frango ezaguna den Idiak elkarteak jendeak plazerrarentzat taldean kantatzera gomitatzen ditu sasoin berri huntan. Nahiantak izena emaitera gomitatuak dira elkartearen egoitzan buruilaren 22 eta 29an. Gehiago jakin nahi duenak telefona dezake ondoko zenbakira: 06-15-87-68-60. Harremana mailez ere egin daiteke: contact@idiak-kantuz.com.





