Herriz Herri - Biarritz (L) | 2026ko Irailaren 10a
‘Le Temps d’Aimer la Danse’ festibala, Braderia eta Inkesta: Bide pribatuak herri-jabari publikora eramatea
‘Le Temps d’Aimer la Danse’ festibala
Dantzaren munduak toki berezia hartuko du Miarritzen irailaren 10etik 21era, Le Temps d’Aimer la Danse festibalaren 36. aldiarekin. Balleta, dantza garaikidea eta hiri dantzak uztartuko dituen egitarauak ikuskizun ugari eskainiko ditu aretoetan eta hiriko karriketan. Idekitze gaualdia irailaren 10ean izanen da, Gare du Midi aretoan, Benjamin Millepied koreografoaren eta November Ultra musikariaren Summerland ikusgarriarekin. Programa osoa https://www.letempsdaimer.com/eu atzematen ahal da.
Braderia
Bestalde, Miarritzeko braderia irailaren 11tik 13ra iraganen da, egunero (09:00-19:00). 150 bat saltzaile bilduko dira hirigunean. Horren karietara, erdigunea soilik oinezkoentzat izanen da eta zirkulazioa eta aparkatzea mugatuak izanen dira; autobus lineetan ere aldaketak izan daitezke.
Inkesta: Bide pribatuak herri-jabari publikora eramatea
Miarritzeko zenbait karrika guziei irekiak badira, batzuk juridikoki oraindik jabe pribatuen edo etxebizitza multzoetako jabekideen esku dira. Herriko Etxeak bide pribatu horiek herri-jabari publikora eramatea aztertzen du. Eskualdaketa onartuz gero, bideak herriarenak bilakatuko lirateke, eta Herriko Etxeak bere gain hartuko lituzke haien mantentzea, konponketak eta beharrezko egokitzapenak.
Erabakia hartu aitzin, inkesta publikoa eginen da irailaren 16tik 30era. Epe horretan, herritarrek proiektuaren dosierra kontsultatzen eta beren oharrak, galderak edo desadostasunak helarazten ahalko dituzte.




