Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Irailaren 10a

Ezkontza, Amuarrain besta, Harlangaitz idorra eta Dantza jauziak

Elizako plaza alegeratu dute herritar dantzariek
Elizako%20plaza%20alegeratu%20dute%20herritar%20dantzariek

Ezkontza

Agorril hastapenean ezkondu dira Peio Urriza, sortzez Bixkarrenekoa, eta Patricia Mathieu, Herriko Etxean. Biak erretretan dira eta bikotea bizi da orain Artxinanean. Goresmenak!

Amuarrain besta

Buruilaren 20an ospatuko da ohiko besta hau. Mezatik hasiko da (10:30), ondotik pilota partida eta pottoka ibilaldiak. Gero aperitifa eta bazkari alaitua. Krema opilak nahi dituztenek manatu behar dituzte buruilaren 14a aitzin (06-25-31-81-62). Nork edo nork eman nahi lituzketen zozketako lotak eskuratuko dira buruilaren 19an, larunbat arratsaldez, Artetxea gelan. Posible izanen da ere janaria etxerat eramaitea aitzinetik deituz gorago den telefono zenbaki berdinera.

Harlangaitz idorra

Urriaren 3an eta 4an, larunbat-igandez (10:00-17:00), iraganen dira harlangaitz idorraren (pierre sèche) deskubritzeko egunak (Euskal Elkargoak bultzatzen duen Mendi Jakitateak proiektua). Goizean, GR10a segituz, inguruan eraikitako artzain ontasuneri emanen zaie behakoa (piknika beharko da ereman). Arratsaldean, harrizko murru baten eraikitzen ikastea, Bastien Blot ofizialearekin. Hamar lagun hartuko dira gehienik egun bakoitz, urririk, haatik izenak aitzinetik emanez (www.caue64.fr).

Dantza jauziak

Agorrilaren 30ean dantza jauziak antolatuak zituen Otxaldetarrak elkarteak eliza aitzineko plazan. 50 bat laguneko multxoa, kasik denak herritarrak, bildu da, aro ona lagun. Erramun Inçaurgaratek kudeatu du musika. Jendea loriatu da. Berritu beharko den hitzordua!


Email Facebook Twitter LinkedIn

3848. zbk

Gure Hitza | 2026/09/10

Uda bero, idor eta luzea

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzeko aste bat kendu-ta, oraintsu arte iraun duen udaren luzetasuna azpimarratzekoa da. Ipar isurialde huntan segidako egun iguzkitsuek bazuten segurki Nafarroakoen, Espainiakoen eta Kaliforniakoen antza. Ofiziale eta laborari gehienak argi zirrintean lanari lotzera behartuak ziren, arratsaldeetako iguzki samina saihesteko. Baratzekari, igali, kabalen bazka, ekoizpen mota orotan galtze gaitzak dira. Idorte gogorra ikaragarriko suteen sortzaile izan da, leku batzutan aire gaixtoa erori delako, bertzeetan presuna zonbaiten ez aski kasu egiteagatik. Aurten bezala, sekula nabaritu ote da pinadoier eta arraxinadunei zoin aise lotzen den sua, bereziki azinda faltaz sasutuak direlarik? Argi da oihan eta eremu idorren kudeantza molde berri baten behar gorria. Iduriz, espainiar gobernua ohartua da horri; Europako eta urrunagoko erresumek ere ordu lukete. Sute erraldoi horiek, bai eta ibilgailuz eta hegazkinez eginikako gizakiaren harat-hunatek neurriz kanpo berotzen ari dituzte airea,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016