Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Irailaren 10a
Eskubaloia, Heldu den aste hondarreko partidak eta Udako lehiaketak
B. L eta M. O
Eskubaloia
Nazional 2 mailan irisartarrek galdu dute Territoire Charentes-en, 36-28.
Heldu den aste hondarreko partidak
Gizonetan, nazional 2 mailan, irisartarrek Bouguenais errezebituko dute larunbatean (19:00). Egun berean, aitzin erregional mailan, hirugarren taldeak Bokale errezebituko du (21:00), eta erregional mailan, 17 urtez petikakoek Kostaldea errezebituko dute (17:00).
Nesketan berriz, erregional mailan, 18 urtez petikakoak ariko dira Mios-en (17:30), larunbatean eta igandean Kanbo/Irisarriko 2. taldea ariko da Irisarrin Ossau taldearen kontra (16:00).
Irisartarrak pilota elkartearentzat, 2026ko uda kementsu eta ondoriotsua izan da zinez uzta onekoa. Lehenik, uztaila erditsutan, Iparraldeko pilota batzordeko finaletan, hiru pare (Gazteak B 3. eta 2. mailakoak) xapeldun atera dira. Bestalde, Frantses Federakundeko pilotako aste handian, bigarren mailako Bidart - Etchegarayk berriz finala eraman dute 30-22 Denek Bat ko Cachenaut - Urrutyren parean, Ortzaizeko plaza laxo berri eta ederrean. Beraz, gaitzeko sasoina gure puttikoentzat.
Udako lehiaketak
Hauek ere beti aitzina doatzi, bai Herriko trinketean palantxan eta esku-huska herriko plazan. Orain kanporaketako partidak dira jokatzen eta finalen eguna buruilaren 19ko finkatua da. Lehenik, arratsaldeko 14:00etatik goiti esku-huskako hiru partidak eta nesken finala frontball-ean.... Trinketekoak berriz arratsaldean abiatuko dira (15:00). Ondotik, aperitifa deneri eskainia eta jatekoa zerbitzatua Denen Etxea gelan. Oroer ongi etorri!





