Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Irailaren 10a
Obrak Salha jauregian, Xakur herratuak, Elkarteen sartzea eta Ur Hatsa dantza proiektua
Obrak Salha jauregian
Salha jauregiaren teilatua obretan izanen da hilabete eta erdiz, urri erditsu arte, iazko ekainean izan zen harri erauntsiaren makur handiak konpotzeko. Enpresek aldamioak ezarri dituzte obrak egiteko eta aparkaleku plaza batzuk hartzen dituzte. Herriko Etxeak oroitarazten du kasu egin behar dela obren inguruetan.
Xakur herratuak
Gero eta xakur herratu gehiago gurutzatzen ditugu Bardozen, bereziki Sarradan, nun batzuk auzoen oiloak beldurtzen eta atakatzen dituzte. Arroltze gutti kartierrean azken egun horietan beraz... Nagusiek kasu egin behar lieteke, barnean edo sokatik atxikiz!
Elkarteen sartzea
Elkarteen aktibitateak berriz hasten dira pixkanaka-pixkanaka, Erdizka gelan kirol saioak berriz hasi dira jadanik, baita Foyerrak antolatzen dituen mutxikoak, Qi-gong kurtsoak, eta bal dantzak. Bethi Aintzinako kideek ere gimnastika goxo kurtsoak hasi dituzte, eta Bardos en Scene elkarteak proposatzen ditu aktibitate frango: yoga, dantza, meditazioa, zumba… Bardozeko elkarteen aktibitate zerrenda luze bat egin dezakegu, bada zer egin herrian!
Ur Hatsa dantza proiektua
Badu zenbait hilabete Bardozeko herritar batzuk Bilaka eta Hedo kolektiboek sortu zuten Ur Hatsa izeneko dantza proiektuan parte hartzen dutela. Irailaren 20an, goizeko 11etan inguru, dantzari eta musikari amaturrek eta profesionalek zeharkatuko dute gure herria, ibilaldi poetiko hori gorpuzteko. Horren kari, mutxikoak eta dantzak izanen dira plazan, deneri idekiak. Etor zaitezte dantzatzera eta dantzak gozatzera, egun ederra izanen da!




