Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Irailaren 10a

Kontrabandisten lasterketa, Egoera zibila, Sarako bestak eta Errugbia

Ganex

Kontrabandisten%20lasterketa_%20%20Egoera%20zibila_%20Sarako%20bestak%20eta%20Errugbia

Kontrabandisten lasterketa

Iragan da abuztuaren 30ean, izigarriko aro ederra izan da arratsalde apala arte. Suharriko parkean egun guzian ekoizleen merkatua bazen, bai ere zikiroa ogitartean jateko, Olhain ikastolak antolatua eta denak kontent, ibili baita jende. Arratsalde apalean euritsu izan da haur ttikien lastarketan bainan helduek ateri izan dute, horra hemen irabazleak: Lehen Aimar Otchoteco Larrarte Lesakakoa 40mn 42s. Bigarren Luken Urtxegi Urra Igantzikoa 41mn 02s eta hirugarren Mikael Etcheverry Ezpeletakoa 41mn 29s. Lehen saratarra Pantxo Saint Martin 41mn 51s (4. lekuan) eta bigarrena David Nesprias 44mn 24s (12. lekuan).

Emazteak: Lehen Ainhoa Etxegaray Elgorriaga Berakoa 48mn 52s (21. lekuan), bigarren Maud Combarieu, Urruñakoa, 52mn 17s (28. lekuan) eta hirugarren Sarako Oihana Berasategui 32. lekuan 55mn 05 segundu. Horra, aurtengoa bukatu da.

Egoera zibila

Sortzeak: Laxagueborde-Goñi Tamia (2026-08-19).

Heriotzak: Larzabal Soltera sortzez Iparraguirre 90 urte (2026-08-04). Munduteguy Josephine sortzez Berecochea 81 urte (2026-08-09). Aguirre Fernand 71 urte (2026-08-13). Calvet Ernestine Sortzez Etchepare 94 urte (2026-08-23). Etcheverry Kontxita sortzez Larralde 79 urte (2026-08-23). Zunda Joseph 96 urte (2026-08-25).

Sarako bestak

Larunbat 12a: Plaxidenbordan: “Bal Trap” (09:00-19:00) eta 30km-ko VTT ibilaldia, ikastolak antolaturik (09:00) Herriko plazan: 10km-ko lasterketa (17:00), 20:00etatik goiti kontzertuak: Matraka, Sune, Maskak eta gaua bukatzeko DJ Bull.

Igande 13a, herriko plazan: meza nagusia Hazparneko klikarekin (10:00), bota luze partida (10:30), Herri kirolak (15:15), Pirtxilar dantza taldea (16:15), desfilea: gaitero, erraldoiak, karroak eta ahate jokoa (17:00), 19:00etatik goiti kontzertuak: Alarma Morea, Utxaranga eta gaueko dantzaldia Dizkobolo taldearekin.

Astelehena 14a: Plazako errebotean luzeko partida (11:00). Suharriaga parkean zikiroa Olhain ikastolak antolaturik (13:30), erreserbatzeko deitu 06-85-54-88-72 edo 06-23-60-63-17. Jauregiren pentzean, rtzain xakur lehiaketa (16:30). Trinketean, bestetako bi finalerdiak (17:30 eta 18:30). Plazan, Behi Ttiki ikuskarria (20:00) eta gaua bukatzeko dantzaldia DJ Boy taldearekin.

Astearte 15a:Herriko plazan: Luzeko partida (11:00), Joko garbi finala (18:00), Mutxikoak (19:00). Gaztetxean: Desfilea (19:30) eta Andoni Ollokegi (20:00). Plazan: Goxuan Salsa, DJ Jotatxo eta Kuxkuxtu txaranga (22:30etatik landa).

Asteazkena 16a:Trinketean: Sarako azienden lehiaketa (09:00) eta Esku Pilota finala (18:30). Plazan: Pontx Pailazoa (16:00), Esku Huska finala (17:00), Bertso Poteoa (18:00),zozketa (19:00), Los Chuchos kantaldia (19:30), Burrunba Elektrotxarranga (21:30), Suziriak (23:00) eta gaua eta besztak bukatzeko dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin. Besta on, errespetuan deneri.

Errugbia

Gan den igandean Sarak irabazi 12-11 Pomarez-en kontra Pomarezen, heldu den igandean jokatuko dira Miramontoisen kontra (15:30).


Email Facebook Twitter LinkedIn

3848. zbk

Gure Hitza | 2026/09/10

Uda bero, idor eta luzea

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzeko aste bat kendu-ta, oraintsu arte iraun duen udaren luzetasuna azpimarratzekoa da. Ipar isurialde huntan segidako egun iguzkitsuek bazuten segurki Nafarroakoen, Espainiakoen eta Kaliforniakoen antza. Ofiziale eta laborari gehienak argi zirrintean lanari lotzera behartuak ziren, arratsaldeetako iguzki samina saihesteko. Baratzekari, igali, kabalen bazka, ekoizpen mota orotan galtze gaitzak dira. Idorte gogorra ikaragarriko suteen sortzaile izan da, leku batzutan aire gaixtoa erori delako, bertzeetan presuna zonbaiten ez aski kasu egiteagatik. Aurten bezala, sekula nabaritu ote da pinadoier eta arraxinadunei zoin aise lotzen den sua, bereziki azinda faltaz sasutuak direlarik? Argi da oihan eta eremu idorren kudeantza molde berri baten behar gorria. Iduriz, espainiar gobernua ohartua da horri; Europako eta urrunagoko erresumek ere ordu lukete. Sute erraldoi horiek, bai eta ibilgailuz eta hegazkinez eginikako gizakiaren harat-hunatek neurriz kanpo berotzen ari dituzte airea,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016