Herriz Herri - Makea (L) | 2026ko Irailaren 10a
Dantza kirola, Berriz Aintzina: biltzar nagusia eta Makea Oinez
Dantza kirola
Irailaren 22tik harat Laurent Harignordoquy dantzari adituak, Mindegia gelan hilo, training eta step dantza eta kirola uztartzen dituen ariketak kudeatuko ditu (20:30). Parte hartzeko ikasturteko 110€ ordaindu beharko da, ikasle eta langabezian direnentzat 100€.
Berriz Aintzina: biltzar nagusia
Lehengo gazteen elkarteak bere urteko biltzar nagusia irailaren 19an (10:00) Mindegian eginen du. Aitzineko urtean elkarteak eraman dituen aktibitateen berri jakinen da, bai eta administrazio berria bozkatua izanen da. Egun horretan 2026/2027ko urtesaria arraberritzen ahalko da edota elkartean sartu nahi duenarentzat posibilitatea ukanen du.
Makea Oinez
Larrazken guziz bezala, Makea Oinez antolatua da, aurten irailaren 27an iraganen da. Mendi horietan ibiltzea gustukoa dutenek oraindik eguna atxik, xehetasunak ondoko astean.





