Euskal diaspora | 2026ko Irailaren 10a

Diasporaren Eguna, munduko EErik zaharrena, eta Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea

Joseba Etxarri

CHINOko PIKNIK BESTA. Iragan ebiakoitz, igande eta astelehenez Chino euskaldunen biltoki izan da, elkartearen egoitzan, Fairgrounds-etan eta Centro Basco ostatuan. Denbora goxoak pasatu dituzte bildutakoek, besteak beste kantuz eta dantzan Menditarrak-ekin eta Bizphiru Pelau-rekin. Argazkian bertako Gauden Bat-eko dantzarien emanaldia.
CHINOko%20PIKNIK%20BESTA.%20Iragan%20ebiakoitz_%20igande%20eta%20astelehenez%20Chino%20euskaldunen%20biltoki%20izan%20da_%20elkartearen%20egoitzan_%20Fairgrounds-etan%20eta%20Centro%20Basco%20ostatuan.%20Denbora%20goxoak%20pasatu%20dituzte%20bildutakoek_%20besteak%20beste%20kantuz%20eta%20dantzan%20Menditarrak-ekin%20eta%20Bizphiru%20Pelau-rekin.%20Argazkian%20bertako%20Gauden%20Bat-eko%20dantzarien%20emanaldia.

DIASPORAREN EGUNA. Asteartean, irailaren 8an, izan zen Euskal Diasporaren Eguna eta Eusko Jaurlaritzak ekitaldi instituzional bat antolatu zuen Donibane Lohizunen 'Izan ginen, bagara eta izango gara' lelopean, Pradales lehendakaria buru Peyuco Duhart Kultur Zentroko Tanka Aretoan. Baina aipatuko ditugu egun hortako kontuak ondoko asteetan. Aste huntako lehenengo lerro hauetan, gure zorionak munduan barna Euskal Herriaren eta euskal kultura eta nortasunaren sua atxiki eta elikatzen duten Zortzigarren Probintziako lagun guztiei. Diasporaren Eguna munduan barreiaturik diren gure anaia-arreben presentzia, lana, ekarpena eta ahaidegoa ezagutarazteko eta aldarrikatzeko eguna da. Bide luzea dugu egiteke ezagutza hori areagotu, lotura horiek azkartu, zubilana sustatu eta batasuna gehiago fintzeko. Emeki ari gira eta guztion lana da beharrezkoa. Beraz, diasporaren egun edo aste huntan, zorionak bide hortan lagun zirezten guztiei. Zorionak eta milesker zuri ere irakurle, horrendako, hor zirelako, irakurle zintzo!

BUENOS AIRES. Errana dugunez xoko huntan, heldu den martxoan 150 urte beteko ditu Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxeak, munduan ateak zabalik segitzen duen zaharrenak. Martxoaren 12 eta 13an ospatuko dute. 12an ekitaldi akademiko eta zabalkundekoekin UBA Buenos Airesko Unibertsitatean. Hiriko Parlamentuak aitortza instituzional bat eginen du, eta gauez besta eta kantina eginen elkartearen egoitzan. Biharamunean, berriz, ebiakoitza, ikuskizun artistiko handi bat taularatuko dute hiriko antzoki batean, Argentina osoko euskal dantza taldeekin, DOArekin (Diasporaren Orkestra Argentinarra) eta Buenos Airesko Lagun Onak koralarekin. Haatik lehenago, heldu den asteburu huntan, Laurak Batek "Buenos Aires Celebra Colectividades" (Buenos Airesek Gizataldeak ospagai) karrika-besta erraldoian hartuko du parte, mundu osoko 50 herrialde eta kulturaren artean Euskal Herriaren standa ezarriz.

IPARRALDEKO EEa. Hiriburu argentinarretik atera gabe, Iparraldeko Euskal Etxea edo 1895ean Centre Basque Français izenpean sortu zen euskal etxea aipatuko dugu, denbora bat bada-eta bisita gidatuak eskaintzen dituztela. Elkartea 1895ean sortu baina egungo eraikinean 1901eko urtarrilaren 13an sartu ziren, eta geroztik hori ukan dute egoitza. Badute kantxa, jatetxea, hainbat bulego eta gela, kintxoa, euskara klaseak ematen dituzte, dantza taldea ukana dute, korala... Urtean zenbaitetan, historia hori, eraikinarena eta euskal etxearena, kontatzen dute bisita gidatuetan, aste huntan ostegunean egin bezala, heien eta gure historiaren puska den hori bisitariei azaldurik. Iparraldeko EEan ospatuko dute baita ere, ebiakoitz huntan, Euskal Diasporaren Eguna, Alkartasuna talde gastronomikoa lagun, afaria berezi bat lagunartean partekatuz.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3848. zbk

Gure Hitza | 2026/09/10

Uda bero, idor eta luzea

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzeko aste bat kendu-ta, oraintsu arte iraun duen udaren luzetasuna azpimarratzekoa da. Ipar isurialde huntan segidako egun iguzkitsuek bazuten segurki Nafarroakoen, Espainiakoen eta Kaliforniakoen antza. Ofiziale eta laborari gehienak argi zirrintean lanari lotzera behartuak ziren, arratsaldeetako iguzki samina saihesteko. Baratzekari, igali, kabalen bazka, ekoizpen mota orotan galtze gaitzak dira. Idorte gogorra ikaragarriko suteen sortzaile izan da, leku batzutan aire gaixtoa erori delako, bertzeetan presuna zonbaiten ez aski kasu egiteagatik. Aurten bezala, sekula nabaritu ote da pinadoier eta arraxinadunei zoin aise lotzen den sua, bereziki azinda faltaz sasutuak direlarik? Argi da oihan eta eremu idorren kudeantza molde berri baten behar gorria. Iduriz, espainiar gobernua ohartua da horri; Europako eta urrunagoko erresumek ere ordu lukete. Sute erraldoi horiek, bai eta ibilgailuz eta hegazkinez eginikako gizakiaren harat-hunatek neurriz kanpo berotzen ari dituzte airea,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016