Herriz Herri - Lekorne (L) | 2026ko Irailaren 10a

Elkarteen sartzea

Elkarteen%20sartzea

Eskola sartzearekin batera elkarteek ere beren aktibitateak berriz hasten dituzte. Bildu Hodian iraganen dira.

Pilates eta Fitness - Asteazken guziz Fitness (19:00) eta ondotik Pilates (19:45) kurtsoak emanak izanen dira. Urteko 100€ kostako da, horri gehitu behar zaio 10€ bazkidetza eta 30€ lizentzia.

Pilates eta Brainball - Kurtso hauek adinekoentzat dira, ostegun goizetan iraganen dira (9:00-9:45), entseatzeko lehen bi saioak kitorik dira. Xehetasunentzat eta izen emaiteko 06-14-22-01-26 zenbakira deitu behar da.

Segi kantuz - Bi ostiralero kantuz aritzeko parada emana da (20:00-21:30), lehena irailaren 25ean. Kidetza 10€ eta izen emaitea 50€. Xehetasunak eta izen emaitea: 06-85-75-54-35.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3848. zbk

Gure Hitza | 2026/09/10

Uda bero, idor eta luzea

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzeko aste bat kendu-ta, oraintsu arte iraun duen udaren luzetasuna azpimarratzekoa da. Ipar isurialde huntan segidako egun iguzkitsuek bazuten segurki Nafarroakoen, Espainiakoen eta Kaliforniakoen antza. Ofiziale eta laborari gehienak argi zirrintean lanari lotzera behartuak ziren, arratsaldeetako iguzki samina saihesteko. Baratzekari, igali, kabalen bazka, ekoizpen mota orotan galtze gaitzak dira. Idorte gogorra ikaragarriko suteen sortzaile izan da, leku batzutan aire gaixtoa erori delako, bertzeetan presuna zonbaiten ez aski kasu egiteagatik. Aurten bezala, sekula nabaritu ote da pinadoier eta arraxinadunei zoin aise lotzen den sua, bereziki azinda faltaz sasutuak direlarik? Argi da oihan eta eremu idorren kudeantza molde berri baten behar gorria. Iduriz, espainiar gobernua ohartua da horri; Europako eta urrunagoko erresumek ere ordu lukete. Sute erraldoi horiek, bai eta ibilgailuz eta hegazkinez eginikako gizakiaren harat-hunatek neurriz kanpo berotzen ari dituzte airea,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016