Hegoaldean | 2026ko Irailaren 10a

Lehorteak baserriak eta industria jo ditu

I. E.G

Uda bero eta lehorrak ondorio zuzenak utzi ditu Hego Euskal Herrian. Euskalmeten eta Aemeten arabera, abuztuko bataz bertzeko tenperatura 21,9 gradukoa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 1991 eta 2020 arteko bataz bertzekoa baino 2,4 gradu gorago. 1970etik neurtu den bigarren abuzturik beroena izan da. Nafarroako urtegien betetze maila %56tik %38ra jautsi da hilabete bakarrean.

Euri eskasiak bereziki jo du lehen sektorea. Abeltzainek bazka gehiago erosi beharko dute neguari buru egiteko, larreak idortu baitira. Eusko Jaurlaritzak kalkulatu du datozen hilabeteetan 29.000 tona bazka gehigarri beharko direla: lastoa, artoa, alpapa eta pentsu kontzentratua. Hornidura badela dio gobernuak, baina ez du bazkaren erosketa bateraturik antolatuko. ENBA eta EHNE sindikatuek erabakia kritikatu dute, ustiategi anitzek ez baitute aparteko erosketak egiteko behar adinako dirurik. Lehortea ofizialki aitortzea eta sare publikora lotuak ez diren baserrien ur hornidura bermatzea galdegin dute.

Ur eskasiaren eragina industriara ere heldu da. ArcelorMittalek Olaberrian duen labe handiak ekoizpena eten behar izan du lehen aldiz, Oria ibaiaren emari apalarengatik. Ura ezinbertzekoa da ekipoak hozteko, eta jarduera gutienez 48 orduz gelditu zuten. Lantegia berriz abiarazten hasi bada ere, ibaiaren bilakaerari adi segitzen dute.


Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/09/10

Ceutako migrazio krisiak mobilizazio kontrajarriak eragin ditu

I. E.G

Arrazakeriaren kontrako deialdi antifaxista UPN, PP eta Voxen gorrotoaren aitzinean, Iruñako San Frantzisko plazan (Ahotsa.info)
Arrazakeriaren%20kontrako%20deialdi%20antifaxista%20UPN_%20PP%20eta%20Voxen%20gorrotoaren%20aitzinean_%20Irunako%20San%20Frantzisko%20plazan%20(Ahotsa.info)

Ceutako migrazio krisia Hego Euskal Herriko karriketara heldu da aste honetan. Asteazkenean elkarretaratzeak egin zituzten lau hiriburuetan, baita Getxon, Tuteran eta bertze hainbat herritan ere. Alde batetik, PPk zuzentzen duen Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak Ceutako hiriari babesa agertzeko deitu zuen. PPk, UPNk eta Voxek bat egin zuten deialdiarekin, eta Euskal Konstituzionalistak taldeak ere mobilizazioak sustatu zituen. Bertzetik, Mugimendu Sozialistak eta talde antifaxistek kontramobilizazioak antolatu zituzten, migratzaileen kontrako diskurtso arrazistak eta xenofoboak salatzeko.

Bi aldeen arteko tentsioa zela eta, polizia dispositibo zabalak ezarri zituzten hainbat tokitan. Gasteizen, Javier de Andres EAEko PPko buruak erran zuen Ceutako muga babestea "denen ardura" dela. Hurbil bildutako talde antifaxistek, aldiz, PPri eta Voxi migratzaileen aurkako ideiak normalizatzea leporatu zieten. Donostian, Bilbon eta Getxon ere elkarren ondoan egin zituzten...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/09/10

Osakidetzako eta Osasunbideko medikuak grebaren bidean

I. E.G

Osakidetzako eta Osasunbideko medikuek bat egin dute espainiar Estatuan iragarritako greba mugagabearekin. Medikuen sindikatuek asteazkenean hartu zuten erabakia, Espainiako Gobernuak osasun zerbitzu publikoetako langileen esparru estatutu berriaren lege aurreproiektua onartu eta biharamunean. Greba noiz hasiko den eta zer molde izanen duen ez dute oraindik zehaztu; sindikatuen arabera, zaila izanen da irailean abiatzea.

EAEko SME Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta SMN Nafarroako Sindikatu Medikoak deialdia sostengatu dute. Medikuek lanbideari egokituriko estatutu berezi bat galdegiten dute, egungo testuak ez dituelakoan behar bezala kontuan hartzen beren prestakuntza luzea, ardurak eta lan baldintzak. Negoziazioan ordezkaritza eskasa izan dutela ere salatu dute.

Eusko Jaurlaritzak eta SMEk Osakidetzako medikuen baldintzak hobetzeko akordioa lortu zuten uztailean, baina horrek ez du greba baztertu. Erizainen eta gainerako langileen sindikatuek ere mobilizazioak...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/09/10

EH Bildu 2027ko bozei begira jarri da

I. E.G

2027ko maiatzaren 23an eginen diren foru eta udal hauteskundeetarako lehen hautagaiak proposatzen hasi da EH Bildu. Nafarroan Laura Aznal proposatu da berriz ere Nafarroako Gobernuko lehendakarigai izateko. Koalizioaren arabera, hautagaitzak azken hamarkadan egindako lanari segida eman eta eskuinaren "atzera egiteko asmoei" buru egitea du helburu.

Aznal izan zen EH Bilduren zerrendaburua 2023ko foru bozetan. Koalizioak 50.000 boto baino gehiago bildu zituen, bederatzi parlamentari eskuratu eta Nafarroako hirugarren indar bilakatu zen.

Bizkaian, berriz, Iker Casanova proposatu dute ahaldun nagusigai izateko. Casanova ere koalizioaren hautagaia izan zen 2023an. Orduan EH Bilduk botoen %25 eta hamabost ordezkari lortu zituen Bizkaiko Batzar Nagusietan, 2019an baino bost gehiago. Bi hautagaitzek erakusten dute alderdiak goiz abiatu duela 2027ko hitzordurako prestaketa.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/09/10

Langabezia igo eta afiliazioa jautsi da abuztuan

I. E.G

Udako sasoiaren bukaerak ondorioak izan ditu Hego Euskal Herriko lan merkatuan. Lanbidek eta Lansarek 1.939 langabe gehiago zenbatu dituzte abuztuan, eta Gizarte Segurantzak 11.056 afiliatu galdu ditu. Orotara, 136.372 langabe eta 1.354.557 afiliatu daude lau lurraldeetan.

Langabe kopuruak lurralde guzietan egin du gora: 210 gehiago Araban, 677 Bizkaian, 371 Gipuzkoan eta 681 Nafarroan. Zerbitzuen sektorean izan da emendatzerik handiena, 1.013 langabe gehiagorekin. Industrian, eraikuntzan eta lehen lanpostuaren bila ari direnen artean ere egin du gora. Lehen sektorea izan da salbuespen bakarra.

Hilabete arteko datuak txarrak izan arren, urte arteko bilakaerak irudi ñabartuagoa ematen du. 2025eko abuztuan baino 1.187 langabe gutiago eta 32.677 afiliatu gehiago daude Hego Euskal Herrian. Nafarroak, alta, iazko hilabete berean baino 1.134 langabe gehiago ditu. Langabeen artean emazteak dira nagusi, hamarretik sei kasik. Abuztuan kontratu anitz bukatu dira, bereziki...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/09/10

Euskaltegiak betetzeko deia egin du AEK-k

I. E.G

AEK-k 2026-2027ko ikasturteko matrikulazio kanpaina abiatu du, "Euskara eroso ikasi eta bizi" lelopean. Euskal Herri osoan dituen ehundik gora euskaltegiak bete nahi ditu, euskara ikasi, hobetu edo praktikatu nahi duten herritarrei dei eginez. Erakundearen arabera, ikasgelan lorturiko erosotasuna karrikara eta plazara eramatea da xedea, euskararen erabilera eguneroko bizian azkartzeko.

Euskalgintzaren Kontseiluak bertze 300.000 euskaldun oso beharko direla kalkulatu du hamar urteko epean. AEK-k horietarik 120.000 sortzen laguntzeko helburua ezarri du, helduen ikaskuntza estrategikoa dela azpimarratuz.

Ikasturte berriak aldaketak ekarriko ditu diru laguntzetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Euskara Bonua ezarriko dute: A1, A2 eta B1 mailetako ikasleek lau urtez ikasten ahalko dute, orotara 120 euro ordaindurik. Aitzineko ikasturtean A1 edo A2 egin eta laguntza publikoa eskuratu zutenek ez dute deus ordainduko. Nafarroan ere urrats bat eginen dute doakotasunerantz, A1eko...

Irakurri segida


3848. zbk

Gure Hitza | 2026/09/10

Uda bero, idor eta luzea

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzeko aste bat kendu-ta, oraintsu arte iraun duen udaren luzetasuna azpimarratzekoa da. Ipar isurialde huntan segidako egun iguzkitsuek bazuten segurki Nafarroakoen, Espainiakoen eta Kaliforniakoen antza. Ofiziale eta laborari gehienak argi zirrintean lanari lotzera behartuak ziren, arratsaldeetako iguzki samina saihesteko. Baratzekari, igali, kabalen bazka, ekoizpen mota orotan galtze gaitzak dira. Idorte gogorra ikaragarriko suteen sortzaile izan da, leku batzutan aire gaixtoa erori delako, bertzeetan presuna zonbaiten ez aski kasu egiteagatik. Aurten bezala, sekula nabaritu ote da pinadoier eta arraxinadunei zoin aise lotzen den sua, bereziki azinda faltaz sasutuak direlarik? Argi da oihan eta eremu idorren kudeantza molde berri baten behar gorria. Iduriz, espainiar gobernua ohartua da horri; Europako eta urrunagoko erresumek ere ordu lukete. Sute erraldoi horiek, bai eta ibilgailuz eta hegazkinez eginikako gizakiaren harat-hunatek neurriz kanpo berotzen ari dituzte airea,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016