Herriz Herri - Angelu (L) | 2026ko Irailaren 10a

Sartzea: Jean-Jaurès eskola berritua, odol bilketa eta jazz festibala

Jean-Jaurès eskola berritua
Jean-Jaures%20eskola%20berritua

Sartzea: Jean-Jaurès eskola berritua

Jean-Jaurès eskola taldeko ama-eskolaren berritze lanak bururatu dituzte ikasturte-sartzerako, hiru urteko obren ondotik. Angeluko Herriko Etxeak milioi bat euro baino gehiago inbertitu du eraikina erosoago, iraunkorrago eta klima aldaketari egokituago egiteko. Ama-eskolan 88 panel fotovoltaiko ezarri dituzte, eta lehen mailako eskolan, berriz, 640 inguru. Bero-ponpa berriak ere instalatu dituzte, energia fosilen erabilera baztertzeko. Obrek neguan beroa hobeki atxikitzea, udako gehiegizko berotzea mugatzea eta ikasgeletako airearen kalitatea hobetzea dute helburu.

Odol bilketa

Odol bilketa bi egunez eginen dute Ansbach gelan: irailaren 16an, (15:00-19:00), eta irailaren 17an, (9:30-13:00). Aitzinetik hitzordua hartu behar da.

Jazz festibala

Musika zaleentzat, ‘Anglet Jazz Festival’ irailaren 17tik 20ra iraganen da, besteak beste Shai Maestro, Marion Rampal eta Old School Funky Family taldeekin. Programa osoa hemen: https://angletjazzfestival.com/.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3848. zbk

Gure Hitza | 2026/09/10

Uda bero, idor eta luzea

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzeko aste bat kendu-ta, oraintsu arte iraun duen udaren luzetasuna azpimarratzekoa da. Ipar isurialde huntan segidako egun iguzkitsuek bazuten segurki Nafarroakoen, Espainiakoen eta Kaliforniakoen antza. Ofiziale eta laborari gehienak argi zirrintean lanari lotzera behartuak ziren, arratsaldeetako iguzki samina saihesteko. Baratzekari, igali, kabalen bazka, ekoizpen mota orotan galtze gaitzak dira. Idorte gogorra ikaragarriko suteen sortzaile izan da, leku batzutan aire gaixtoa erori delako, bertzeetan presuna zonbaiten ez aski kasu egiteagatik. Aurten bezala, sekula nabaritu ote da pinadoier eta arraxinadunei zoin aise lotzen den sua, bereziki azinda faltaz sasutuak direlarik? Argi da oihan eta eremu idorren kudeantza molde berri baten behar gorria. Iduriz, espainiar gobernua ohartua da horri; Europako eta urrunagoko erresumek ere ordu lukete. Sute erraldoi horiek, bai eta ibilgailuz eta hegazkinez eginikako gizakiaren harat-hunatek neurriz kanpo berotzen ari dituzte airea,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016