Han eta Hemen | 2018ko Maiatzaren 24a
Ikerketek erakusten dute Joanes Leizarraga Bastidako artzain protestanteak plazaratua zuela lehenbiziko katixima liburua euskaraz, 1571n, titulu honen pean: "Abc edo Christinoen instructionea". Katolikoek plazaratu zuten lehenbizikoarentzat 1617. urtea igurikatu beharko dugu. Gauza kuriosa dena, euskaldun berri batek zuela plazaratu. Deitzen da Esteve Materre. Eta titulu hauxe eman zion: "Doctrina Christiana". Bigarren edizioa laster agertu zen, 1623an, eta hirugarren bat 1693an. Hain zuzen...
Gure Hitza | 2018ko Maiatzaren 24a
Berrikitan atsegin handiz so egin diot frantses telebistak zabaldun daukun Robert Guediguian zinegilearen "Les neiges du Kilimandjaro" filmari. Egia erran, jadanik ikusia nuen Baionako Atalante zinegelan ateratu zelarik (2011) eta orduan ere ainitz gozatu nuen. Marseillar zinegile horren film gutiz gehienak sozial egoera baten mirailak dira, sozial miserian direnen potretak, humanismo handiz onduak, bertzelako jendarte baten ametsaz beztituak. Kasik aldi oroz aktore bikain berdinak ditugula...
Han eta Hemen | 2018ko Maiatzaren 24a
150 bat pertsona bildu dira joan den asteazkenean Aintzina, EHBai eta LABek deitu elgarretaratzerat, Baionako Herriko Etxe aitzinean: "Palestinarren sarraskiak geldi! Trump eta Netanyahou hiltzaile! Gora Palestina askatua!" lemapean. EELV, La Commune, PC eta Amis de Karl Marx mugimenduak ere juntatuak ziren elgarretaratze hortarat. Hiru mugimenduek ziotena, azken egun horietan gertatu dena biziki larria dela, froga bezala zenbakiak emaiten zituztela: 61 hil (horietan 8 haur) eta 2.700...
Han eta Hemen | 2018ko Maiatzaren 24a
Joan den apirilaren 25ean Hazparnen, Ipar Euskal Herriko enpresa nagusi batzuk, André Garreta Merkatal eta Industrial Ganbarako presidentea buru zutela, hautetsi batzurekin bildu ziren salatzeko Euskal Elkargoak plantan jartzen ari duen garraioeri buruzko ordainketa. Zerga hori pagatu beharko dute 11 langile baino gehiago duten enpresek. Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea eta Claude Olive mugikortasun saileko presidente-ordeak prentsaurreko bat eman dute erantzuteko...
Azalekoa | 2018ko Maiatzaren 24a
2014ko ekainean eman zituen lehen urratsak Sasi Artalde elkarteak, 9 hazle eta 640 sasi ardirekin, mutur gorri ttipi ere deituak direnak.
Han eta Hemen | 2018ko Maiatzaren 17a
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016