Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Kolegioen eguna
Ekainaren 2an, ostegunarekin Departamenduak eta Baionako hiriak elkarrekin kolegioen eguna antolatua zuten. Lauga gelan 600 bat gazte bildu dira. Egun horren xedea zen ikastetxeetan urtean zehar egiten diren hezkuntza ekintzak baloratzea. Gazteen eta hezkuntza komunitateko eragile desberdinen arteko partekatze eta aipamen eguna da.
Hainbat gertakari izan ziren egun horretan, besteak beste ikasleeri komiki saria emaitea. 1.200 ikaslek parte hartu...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Otxalde taldearen kontzertua
Ekainaren 10ean, Luna Negran (20:30), Otxalde Beskoitzeko talde famatua... Baiona arte etorriko da!
1976an sortu zen taldeak, hamarkadetan disko andana ekoiztu ditu. Azken urteetan musikari-kantari belaunaldi gaztea taldean sartu da. Gaurko taldean 7 kantari-musikari eta teknikalari batek osatzen dute: Maitexa (ahotsa), Miren (pianoa, ahotsa), Johanna (ahotsa), Beñat (gitarra, ahotsa), Cédric (eskusoinua, ahotsa), Marc (flautak,...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
Orai Bat-ek joaldunak bilatzen
Orai Bat animazio zentroak, Baionako besten 90 urteak ospatzeko eta Orai Bat-eko joaldunen 40 urteak, joaldunak bilatzen ditu. 16 urtetik harat edozeinek bere izena eman lezake 06-80-53-01-90 deituz edo orain.bat@wanadoo.fr.
Bertsu saioa Biltxokon
Bertsularien Lagunak eta Biltxokok maiatzaren 27an (19:00), Biltxokon...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Txistu Alardea
Maiatzaren 14an, larunbatean, "Txistu Alardea" iraganen da. Ekitaldi horri esker, txistua berriz ere lehen lerroan jartzeko aukera izanen da. Euskal Herri osoko txistulariek karrikak animatuko dituzte (10:30). Ondotik (12:00) Euskal Herriko txistulariek, Baionako Jacques Portes plazan emanaldia emanen dute. Euria balitz, kontzertua San Andres elizan eginen da.
Mintzaldi-kantatua
Colette Larraburu idazleak "Francoren mende...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Baionan Kantuz: 25 urte!
Orduko Ikastolako buraso batzuk bultzaturik, 25 urteren buruan osagarri onean da, iraupenean bai eta kantari kopuruan.
Baionan Kantuz-ek, apirilaren 23an, Espainiako atean (11:00) hitzordua emaiten du. Urtemuga Baionako karriketan ibiliz ospatuko du, doakion liburuxka berriaren aurkezpenarekin, ekitaldia tenorez ttanko hasiko da. Usaiako jarraitzaileez gain, egun horretan beste zenbait talde juntatuko dira, Barakaldotik, Lizarratik eta...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Errefuxiatuak euskararen alde!
Korrika Baionan pasatu delarik, 2355 kilometroan, Etorkinekin eta Diakite elkarteek lekukoa hartu dute. Baiona aldean bizi diren etorkinak ere euskararen alde lasterka arizan dira, Korrikaren bizkarrekoetan, beren lurraldeko hizkuntza agertzen zela. Beren jatorrizko hizkuntza agertzean, euskarari beren atxikimendua erakutsi nahi ukan dute.
Bestalde, Korrikak alimaleko arrakasta ukan du, jendea trumilka etorria baitzen, egun osoan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016