Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

Urban-Trail - Nazioarteko koruen festibala - Gau beltza

Urban-Trail

Urriaren 31n iraganen den "Urban-Trail" lasterketaren kari, bizkarrekoa erostean euro bat Integrazio Batzordeari emana izanen da. Ondotik Jean Fontan gunean iraganen den bestan taloak ere elkartearen alde izanen dira.


Nazioarteko koruen festibala

Bi urtez geldirik egon ondoan, "Koruak" festibalaren 3. edizioa urriaren 29an, 30ean eta azaroaren 1ean iraganen da. "Ezin aseak" elkartea da gertakari hunen antolatzailea....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a

Herritar zerbitzua - Baionan Kantuz

Herritar zerbitzua

Joan den astean Herriko Etxeak jakinarazi du 12. promoziorako herritar zerbitzua abiatu dela. Zortzi hilabete iraunen duen misioan 13 gaztek parte hartuko dute, gehienak baionarrak. Gehienbat adinekoekin, haurrekin eta nerabeekin lanean ariko dira. 2011z geroztik den zerbitzu horrek, orain arte 16.000 baionar lagundu ditu. Aurtengo edizioan 50 gaztek hautagaitza pausatu dute, 13 atxikiak izan dira.


Baionan Kantuz: urriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a

Mugaz gaindiko misio operatiboaren topaketak

Joan den astean Baionako antzokian "mugaz gaindiko misio operatiboa" (MOT) deitu topaketak iragan dira. Jean-René Etchegaray hiriko auzapeza eta Euskal Elkargoko presidenteak, Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoko eta Jean-Jacques Lasserre Departamenduko presidenteek eta Akitania Berriko Mathieu Bergé kontseilariak Europari buruz duten iritzia azaldu dute.

"Mugaz gaindiko lankidetza, Europa berriaren eragilea" gaiari buruz, Michel Cammesure, Jean-Pierre Halkin, Alain...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a

Alda mugimenduaren biltzar nagusia - "Urri arrosa"

Alda mugimenduaren biltzar nagusia

Zizpa gaztetxean Alda mugimenduak bere urteko biltzar nagusia urriaren 8an antolatzen du (10:00-13:00). Iragan urteko bilana egin ondoan, heldu diren proiektuen inguruan eztabaidatuko da. Edozeinek parte har lezake, aldiz bozkatzeko elkarteko kide izan beharko da. Helbide hunen bidez: www.alda.eus/adherer egin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a

Parte hartzile buxeta - Antso Azkarra antzerkia - Ondarea zaindu

Parte hartzaile buxeta: 28 proiektu lehian

Joan den asteaz geroztik, 9 urtetik gorako baionar guziak gomitatuak dira gustukoena duten proiektuaren alde bozkatzera. Herrian egitasmo batzuen obratzeko arrakasta gehien ukanen duten proiektuek, Herriko Etxeak finantzatuko ditu, horretarako 300.000€ baztertuak ditu. Orotara 70 proiektu pausatuak izan dira eta 28 atxikiak. Orain herritarreri da hautatzea, bakoitzak 3 proiekturen alde egiten ahal du. Proiektuen ikusteko eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a

Dibertsitatearen astea - Gau Eskolan izen emaitea - Baionan Kantuz: 25. sartzea

Dibertsitatearen astea

Heldu den urteko martxoan, Herriko Etxeak, herriko eskolak eta elkarteak bateraturik "Dibertsitatearen astea" 7. aldikoz antolatzen dute. Gaurdanik egitaraua osatzeko, baionar elkarteak gomitatuak dira beren proiektua irailaren 23a aitzin pausatzera.

Aldi huntan ez da gairik inposatzen, formari dagokionez, sormenari lekua eman nahi da. Kontzertuak, ikuskizunak, erakusketak eta tailerrak, aniztasuna adieraz dezaketen hainbat ekimen izanen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016