Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a
Parte hartzaile buxeta: 28 proiektu lehian
Joan den asteaz geroztik, 9 urtetik gorako baionar guziak gomitatuak dira gustukoena duten proiektuaren alde bozkatzera. Herrian egitasmo batzuen obratzeko arrakasta gehien ukanen duten proiektuek, Herriko Etxeak finantzatuko ditu, horretarako 300.000€ baztertuak ditu. Orotara 70 proiektu pausatuak izan dira eta 28 atxikiak. Orain herritarreri da hautatzea, bakoitzak 3 proiekturen alde egiten ahal du. Proiektuen ikusteko eta...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a
Dibertsitatearen astea
Heldu den urteko martxoan, Herriko Etxeak, herriko eskolak eta elkarteak bateraturik "Dibertsitatearen astea" 7. aldikoz antolatzen dute. Gaurdanik egitaraua osatzeko, baionar elkarteak gomitatuak dira beren proiektua irailaren 23a aitzin pausatzera.
Aldi huntan ez da gairik inposatzen, formari dagokionez, sormenari lekua eman nahi da. Kontzertuak, ikuskizunak, erakusketak eta tailerrak, aniztasuna adieraz dezaketen hainbat ekimen izanen...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a
Herrixka
Baionako ikastolek irailaren 17an Herrixka deitu ekimena antolatzen dute (10:00-19:00), Etxepare lizeoan. Egun horren helburua da euskarazko aktibitateak ezagutaraztea: borroka, dantza, yoga... eta beste.
Eusko Ikaskuntzaren lehiaketa deialdia
2000an, Eusko Ikaskuntza Iparralde eta Baionako Herriko Etxea, euskal kultura balioan jartzen dituen eragileen lanak saritzen hasi ziren. Xede horrekin, deialdiak antolatzen...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
Baionako bestak hasiak dira, baina ez bururatuak. Baliatzen gira beste hitzordu baten berri emaiteko. Biltxoko elkarteak animazio desberdinak antolatzen ditu, ostiral huntan bazkaria proposatzen du (13:00) Nat eta Watson-ek animaturik. Larunbatean Korala Feminista entzuten ahalko da (12:00) eta tenore berdinean igandearekin Buhaminak eta Iruñako joteroak.
Hurbildu Augustins karrikara segur euskal giroa atzemanen dela!
...Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Munduari begira erakusketa
Didam erakustokian, Lesseps kaian, Véronique de Viguerie gerlako kazetariaren argazkiak irailaren 25a arte ikusgai dira. Afganistanetik... Ukrainara, Ekialde Hurbileko, Hego Amerikako, Afrikako eta Europako hainbat herrialdetan zehar ibili da. Maika Lapouble gidari-erakasleak, uztailaren 23an (18:00-19:00) euskaraz bisita gidatua proposatzen du. Kitorik da, aldiz tokia atxiki behar da
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Oihana ikastola eta Estitxu-Robles eskoletako estreinaldia
Uztailaren 1ean, Oihana ikastola eta Estitxu-Robles kolegioa estreinatuak izan dira, jabetza Baionako Herriko Etxeak alde batetik eta Departamenduko Kontseilua bestetik, 70eko hamarkadako eraikinean berritze lanak eginak izan dira. Lokalaren zati handi baten barnea berritua izan da, bai eta kanpoak. Orotara obrek 3,5 milioi euro kosta dute, Herriko Etxeak 1,4 miloi ezarri ditu. Bestalde ikasgeletan altzariak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016