Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Otxo bikotea mediatekan
Otsailaren 24an (18:15), Mediatekan Lolita Delmonteil Ayral eta Maider Martineau Otxo taldeko kantari, soinujole eta perkusio-joleek ikusgarria eskainiko dute. Musika tradizionala eta herrikoian oinarritua, kantu okzitanierak, euskaldunak entzuteko parada emana da, baita ere Quebec, Galizia ala Brasilen ibiliko gaituzte.
Haizea dator: bertsu saioa
Otsailaren 24an (19:00), Epaiskan, "Haizea dator" bertsu...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Neguko Besta
Baionako bi ikastolak batzen dituen BIL (Baionako Ikastolen Laguntzaileak) elkarteak, Neguko Besta kari bi gertakari antolatzen ditu, euskara eta euskal tradizioak aitzinean ezartzeko.
Otsailaren 18an, larunbatez (15.00), Zizpa Gaztetxean animazio desberdinak proposatuak izanen dira. "Ene Kantak" gazte taldearen kontzertua, "Dantzan" ikuskizun berezia, kantuaren eta dantzaren bidez euskararen zabaltzea du helburu. Ondotik, "Oihana rock" ikastolako...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Bertsu saio
Otsailaren 10ean, bertsuzaleeri bi hitzordu proposatuak dira. Lehena bertsu poteoa (18:30) Xina ostatutik abiatuko dena eta ondotik Biltxokon (22:00) Miren Artetxe, Ramuntxo Christy, Xumai Murua eta Maddi Ane Txoperenak bertsu saioa eskainiko dute.
Besten afixako lehiaketa
Otsailaren 10ean hasiko da 2023ko besten afixa lehiaketaren bozkatzea. Atxikiak izan diren bost afixak Euskal Museoan ikusgai dira, otsailaren 26a...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Euskal Museoa: maskaradak gogoan
Asteburu huntan Euskal Museoan gertakari desberdinak antolatuko dira.
Otsailaren 4an, larunbata, frantsesez (10:00) eta ondotik euskaraz (11:00), "Ihauteria eta koha" tailerrak 2-4 urteko haurrentzat, Zuberoko maskarada ezagutzeko, koha (dantzarien kapelu apaindura) osatzeko parada emana zaie eta arratsaldean 5 urtetik goiti dutenentzat (14:00).
Otsailaren 9an (18:00), "Zuberoko komunitateak, etorkietatik iraultzera"...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Saint Bernard eskolaren ate idekitze kari: ofizioen forua
Saint Bernard eskolak urtarrilaren 28an (9:00-12:00) ofizioen forua antolatzen du. Egun horren xedea da lan munduaren ezagutaraztea. Lanbide desberdinak deskubritzeko parada emana da: natura eta ingurumena, energia, osasuna, artea eta sorkuntza, komunikazioa, eraikuntza, justizia, kirola, hezkuntza eta beste. Arlo horietako profesionalak hor izanen dira.
Han berean konferentzia antolatua da (9:30-11:00),...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Herritarren kopurua emendatzen
Urte guziz bezala INSEEK herritarren kopuruaren berri emaiten du, Baionan 53.296 biztanle dira, aitzineko urteari konparatuz emendatzen ari da (53.063). Bestalde 31.528 bizitegi dira, etxe bakoitz 1,58 pertsona kontatuak dira.
Euskal Museoa hetsia
Léon Bonnat margolariaren erakusketaren desmuntatzea dela eta, Euskal Museoa urtarrilaren 15a arte hetsia egonen da....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016