Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Andde Duhalderen kontzertua
Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an iraganen da. Horren karietara, usaian ez bezala abenduaren 2an, Baionako Hiriko Hizkuntza Politika zerbitzuak Andde Duhalderekin kontzertua antolatzen du, Kalostrape ostatuan (20:00), sartzea kitorik.
Tartean teatroa: monologoak
Azaroaren 5ean, asteartearekin (20:00), Luna Negra kafe antzokian, Ibilki programaren baitan bi monologo emanak izanen dira....
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Burundiko kazetari baten aldeko deia
Baionako Amnesty International, Iteka ligarekin batean, Burundiko egoeraz axolatua da. Giza eskubideen egoerari buruzko sentsibilizazio ekintzen barnen, Baionako taldeak azaroaren 10ean bi lekukori harrera egin zien, Burundiko egoeraz eztabaidatzeko.
Baliatu dira, Florian Irangabiye, Burundiko kazetaria, gobernua kritikatzeagatik 10 urteko zigorra betetzen ari denari, beren sustengua...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
"Zirkoa plazera"
Mousserolles auzoan ostegun huntan, azaroaren 9an hasi bada, azaroaren 18a arte iraunen du "Cirque Plaisir" deitu ekimenak. Arrats guziz (20:30) ikusgarriak emanak izanen dira eta igandearekin (18:00). Lekuan berean jateko posibilitatea izanen da, animazio desberdinekin.
Herritar berrien ezagutza egin
Azaroaren 29an Herriko Etxean Baionara bizitzera etorri berrieri ongietorria egina izanen zaie. Ondotik...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Errugbi partiden segitzeko ongi aparkatu
Errugbi partida egunetan, Jean-Dauger zelaiaren inguruak segurtatzeko, Herriko Etxea, Aviron Bayonnais taldearekin batera, prebentzio kanpaina egiten ari da. Jarraitzaileri zelaiko sartzeko arauak eta etortzeko prozedurak gogorarazi nahi ditu.
Legez kanpoko eta desordenatutako aparkalekuari aurre egiteko eta zelaiaren inguruak segurtatzeko, neurri zorrotzak hartuak izanen dira. Abisu hunekin komunikazio kanpaina egiten ari...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
"Koruak"
Nazioarteko abesbatzen elkarretaratzea, "Koruak" deitua, urriaren 27 eta 28an eta azaroaren 1ean iraganen da. Ezin Aseak elkartea eta Herriko Etxea dira antolatzaileak. Euskal Kultur Erakundea, Nafarroako koruak eta Euskal Herriko koruen federazioa ekimenaren partaide dira. Hiru egunez 28 abesbatza entzuten ahalko dira, 8 kontzertuen bidez. Txartelak atxikitzeko visitbayonne.com edo 05-59-46-60-40 bidez.
Baionan...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Sorj Chalandon kazetari-idazlearen hitzaldia
Urriaren 19an, ostegun huntan, Sorj Chalandon idazle eta kazetaria, Bernat Etxepare lizeoan izanen da, Elkar argitaletxearekin partaidetzan antolatu mintzaldia da.
Arratsaldean ikasleekin bilduko da eta ondotik"L'enragé" bere azken liburuaren aurkezpen publikoa eginen du (19:30), itzulpena euskaraz.
Gurutze Gorriaren braderia
Urriaren 21ean (9:00-17:00)...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016