Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Xingar hoberenaren saria Irisarrira
Xingar hoberenaren lehiaketarekin feria ostegunarekin hasi da. Aurten ere arrakasta ukan du 26 xingar lehian zirelako. Ximun Goyty irisartarrak du, lehen saria irabazi, bost lagunen artean ekoiztu 10 kiloko xingarra. Marcel Hualde aldudarrak bigarren saria eskuratu du, 2022an eta 2023an lehen agertu zena. Kofradiaren sari berezia Amélie Etchepare Urepelekoak du eraman 12,5 kiloko...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Xingar feria
Apirilaren 4an ostegun huntan hasi da, xingar lehiaketarekin, igande arte iraunen duena. Xingarrak hiru kriterioren arabera epaitzen dira: mozketa, xukatzeko denbora eta usaina. Bestalde ferian, Roland-Barthes zelaigunean 18 xingar ekoizleren eta 20 bat etxaldetako edota artisautzako produktuak atzemanen dira: gasnak, ahate kontserbak, eztia, euskal tarta, ardi-esne izozkiak... momentuan gozatzeko edo etxera eramaiteko...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Korrikaren heltzea
Irunen abiatu ondotik, 11 egunez 2.700 kilometro egin ondoan, joan den igandean Korrikaren ibilaldia milaka euskaltzaleren laguntzarekin Herriko Etxe aitzinean bururatu da. Abiatzean eskuz-esku pasatu den lekukoan ezarri mezua Garazi Arrula Ruiz Tafallakonafar itzultzaile eta idazleak idatzia, berak irakurri du. Arratsaldean bestak segitu du, kontzertu andana baitzen korrikazaleen plazererako....
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a
"Bi garai, bi begirada"
Bernard Jourdain eta Daniel Velez-en erakusketa Pontrique karrikan kokatua den Corsaire gunean ikusgai da, martxoaren 23a arte.
Bernard Jourdain 1954an Deux Sèvres departamenduan sortua, 17 urtetik huna argazkilaritzaren artea lantzen ari da, argazki humanistak ditu ezaugarri, bizitzaren momentuaren lekuko direnak. Daniel Velez 1938an Donibane Lohizunen sortua, bere aitarengandik argazkilaritza ikasi zuen. Prentsa munduan ezagutua,...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Besten afixa ezagutua
Joan den astean aurtengo Baionako besten afixaren irabazlea nor den jakin da, Sophie Courades Pauekoak du lehen saria eraman.
Biarnes margolariak proposatu afixak lehiaketaren botoen %24 baino gehiagorekin lehena agertu da, Alfredo León Mañu À¢'€'‹À¢'€'‹ondotik botoen %21ekin, Charline Pichot %20,66, Faustin Ducassou %17,12 eta Janick Tanguy %17. Aurten emaitzak nahikoa hurbil ziren. Interneten bidez 13.280 pertsonek bozkatu...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Korrika kulturala
Korrikaren azken kilometroak martxoaren 24an Baionan iragan beharrak badira, aitzin gertakari kultural desberdinak proposatuak dira. Martxoaren 9an, larunbatean Patxa plazan dantzaldia izanen da, taloak, edariak eta jauntzi salmentekin batera. Martxoaren 13an (19:00), "Bertso musikatua" Kalostrapen. Martxoaren 16an (19:00), Zizpa gaztetxean "Ekhi Lamberti karta xuria", musika, kantu eta poesia gaualdia. Martxoaren 18an (19:00) eta 19an (10:00)...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016