Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Herriko bestak
Herriko bestak uztailaren 10ean asteazkenarekin hasi eta 14an igandearekin bukatuko dira. Bost egunez, "Karrikaldi" iraganen da Jacques Portes plazan. Egitarau aberatsa eskainia izanen da, dantzari eta kantariekin, euskal kultura lehen lerroan emanez. Egunero, Baionako ikastolen taloak eta ostatua izanen dira, eguerditik goiti.
Horrez gain, ostiralean (12:30), bertso saioa iraganen da Patxa plazan, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Jon Mendiluze...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Besta alternatiboak
Baionako besten kari, hiriko elkarte anitzek besta alternatiboak antolatzen dituzte, gehienak Baiona Ttipia auzoan iragaiten dira, ahantzi gabe Gaztelu Zaharraren harresiaren itzalpean euskal elkarteek antolatu Karrikaldia.
Aitzineko astean Baionako Gazte Asanbladak Patxa plazan iraganen diren animazio eta kontzertuen berri eman du. Egin den aurkezpenean kolektiboko kideek adierazi dute: "Azken denbora hauetan jasan ditugun Baionako besten...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Euskal Museoa: 1924 - 2024
Bere mendeburuaren karietara "100 urte jadanik! Museo bat bere mendean" erakusketa Euskal Museoak aurkezten du.
Ekainaren 21etik, 2026ko urtarrilaren 4a arte bisitatzen ahalko da, 200 objektu inguru bildurik. Erakusketak museoaren historia kontatzen du, 2001ean berriz ireki arte, etorkizunari buruz begirada bat eskainiz. Museoak gaur egun lurraldean duen tokiaz eta gerorako Zientzia eta Kultura Proiektuaren ondorioz idekitzen...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Musikaren Besta
Ekainaren 21ean iragaiten den Musikaren Besta kari, aurten ere animazio desberdinak antolatuak dira.
Epaiskan punk kontzertuak entzungai izanen dira. Egitarau zehatza ez ukanez, pentsatzekoa da beste elkarte anitzek ere beren gaualdia antolatuko dutela.
Bere aldetik Baionako hiriak estilo desberdinak dituzten taldeak gomitatu ditu, 23 gune desberdinetan ariko dira, rocketik hasi eta musika klasikoraino, jazzetik elektroraino, musika...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Erakusketa
Maiatzaren 30etik uztailaren 4a arte, 26 artistek osatu Ur Taldeak erakusketa antolatzen du Kalostrape ostatuan. Obren salmentatik bildu dirua Harrera elkartearentzat izanen da. Harrera elkartearen helburua da euskal preso eta erbesteratuak laguntzea.
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a Kolokioa Euskal Kultur Erakundeak, Bordeleko Montaigne unibertsitatearen partaidetzarekin, maiatzaren 30ean eta 31n, Arte Eskolan (Amphi 100 gela) kolokioa antolatzen du. Ostegun huntan hasiko da (19:00) "Sous la jupe des filles"filmaren proiekzioarekin, ondotik Elena Bertuzzifilmegilea eta antropologoarekin trukaketa iraganen da. Filmaren egiteko motibazioak zein ziren aipatuko ditu, baita bere dantzari eta antropologo desmartxa ere, Indiar...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Kolokioa - Biltxoko - Zirku festibala
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016