Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Hitzaldi kantatua
Irailaren 13an ostiralarekin (18:15), hiri barneko mediatekan "Otto Krome" deitu hitzaldi kantatua emanen dute Jean-Yves Roques eta Pantxix Bidart-ek. Hitza eta kantua erabiltzen dituzte argazkia eta kolorearen asmatze prozesuaren sorkuntza pertsonaia batek kondaturik, Euskal Herritik ikusita."Otto Krome"fikziozko pertsonaia da, legendazko euskalduna, eta ilobari bidali zizkion gutunak atzeman dira. Frantsesezko narrazioa toki eta une...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Hitzaldia
Abuztuaren 4an igandearekin (15:00), Euskal Museoaren 100 urteen kari hitzaldia iraganen da museoan bertan. Bisita-hitzaldia Sabine Cazenave erakusketaren komisarioaren eskutik izanen da. Oren bat eta laurdenez iraunen du eta frantsesez izanen da. Hitzaldia urririk izanen da. Xehetasun gehiago ukan nahi bada: 05-59-59-73-50.
Kontzertuak
Abuztuaren 15ean, Santi DDC eta Ramuntxoren kontzertua iraganen da...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Herriko bestak
Herriko bestak uztailaren 10ean asteazkenarekin hasi eta 14an igandearekin bukatuko dira. Bost egunez, "Karrikaldi" iraganen da Jacques Portes plazan. Egitarau aberatsa eskainia izanen da, dantzari eta kantariekin, euskal kultura lehen lerroan emanez. Egunero, Baionako ikastolen taloak eta ostatua izanen dira, eguerditik goiti.
Horrez gain, ostiralean (12:30), bertso saioa iraganen da Patxa plazan, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Jon Mendiluze...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Besta alternatiboak
Baionako besten kari, hiriko elkarte anitzek besta alternatiboak antolatzen dituzte, gehienak Baiona Ttipia auzoan iragaiten dira, ahantzi gabe Gaztelu Zaharraren harresiaren itzalpean euskal elkarteek antolatu Karrikaldia.
Aitzineko astean Baionako Gazte Asanbladak Patxa plazan iraganen diren animazio eta kontzertuen berri eman du. Egin den aurkezpenean kolektiboko kideek adierazi dute: "Azken denbora hauetan jasan ditugun Baionako besten...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Euskal Museoa: 1924 - 2024
Bere mendeburuaren karietara "100 urte jadanik! Museo bat bere mendean" erakusketa Euskal Museoak aurkezten du.
Ekainaren 21etik, 2026ko urtarrilaren 4a arte bisitatzen ahalko da, 200 objektu inguru bildurik. Erakusketak museoaren historia kontatzen du, 2001ean berriz ireki arte, etorkizunari buruz begirada bat eskainiz. Museoak gaur egun lurraldean duen tokiaz eta gerorako Zientzia eta Kultura Proiektuaren ondorioz idekitzen...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Musikaren Besta
Ekainaren 21ean iragaiten den Musikaren Besta kari, aurten ere animazio desberdinak antolatuak dira.
Epaiskan punk kontzertuak entzungai izanen dira. Egitarau zehatza ez ukanez, pentsatzekoa da beste elkarte anitzek ere beren gaualdia antolatuko dutela.
Bere aldetik Baionako hiriak estilo desberdinak dituzten taldeak gomitatu ditu, 23 gune desberdinetan ariko dira, rocketik hasi eta musika klasikoraino, jazzetik elektroraino, musika...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016