Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Badon opera
23. Korrika Kulturalaren kari urtarrilaren 21ean (17:00), Michel Portal antzokian Badon opera entzungai izanen da. Badon proiektua Korrikarentzat muntatu ikusgarri sortzailea, kolektiboa eta diziplina anitzekoa da, Euskal Herriko antzokien itzulia egiten ari da. Opera garaikidea, ikerketa eta sorkuntza prozesu baten emaitza da. Argia, bideoa, musika, baita mugimenduak, literatura eta bertsuak osatzen dute. Txartelak aitzinetik erosten ahal dira...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
"Hitzak Lege"
Baionako Departamenduko Artxiboetan, Euskaltzaindiak osatu "Hitzak lege" erakusketa urtarrilaren 8tik otsailaren 9a arte ikusgai da. Erakusketa horrek artxibo pribatu ala publikoetatik euskaraz ekoitzitako testu juridiko multzo bat aurkezten du: ohiturazko zuzenbidea, zuzenbide formala, oinordetza zuzenbidea, familia zuzenbidea, administrazio zuzenbidea, merkataritza zuzenbidea eta zuzenbide konstituzionala.
Argazki...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Mintzaldia
Urtarrilaren 11n Philippe Etchegoyhen-ek Euskal Museoan mintzaldia emanen du, gaia izanen delarik "zuberotar komunitateak, iraultzatik gaur egun arte".
Euskarazko antzerki tailerrak
Kontserbatorioak, berriz ere bere elkarlana segitzen du, David Ondars antzezlearekin eta Les Chimères taldearekin, euskarazko antzerki tailerrak proposatzeko. Baionako kontserbatorioko antzerki gelan (12 gela) lau tailer...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Eusko Ikaskuntza eta Baionako hiriaren sari banatzea
Urtez urte, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak hiru sari banatzen ditu. Ohorezko saria euskara edo(ta) euskal kulturaren sustapenean eta ezagutzaren zabalpenean parte hartu duen pertsonalitate bati emaiten zaio. 2018az gero, sari hunek Jean-Mixel Larrasket lehendakari ohiaren izena du eta Kepa Akixo "Zigor" artistak egin obra eskainia da.
Bestalde, "Euskal Kultura" saria, Euskal Herriari lotu doktoretza...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
"Jean Haritschelhar Ataria"
Aitzineko larunbatean Euskal Museoren aitzinean, Jean Haritschelhar euskaltzainburu (1989-2004) eta Euskal Museoko zuzendari egona (1962-1988) omendua izan da. "Jean Haritschelhar Ataria" plaka ofizialki pausatua izan da. Presente ziren Herriko Etxeko hautetsiak, familia eta Euskaltzaindiko ordezkariak.
"Mugak"...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
GAL-en garaia gogoan
Aitzineko larunbatean Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerrek, Baiona Ttipian bisita gidatu baten bidez GAL-ek egin atentatuen berri eman zuten. Gertakariak iragan lekuetan geldialdiak eginez.
Ondotik Biltxokon instalatua den GAL-i buruzko erakusketa estreinatua izan zen, larunbat guziz urtarril hondar arte ikusten ahalko dena (11:00-14:00).
Eguberriko animazioak
Ohidura den bezala urte hondarreko besten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016