Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
33 "Basaburu" elkarteak eta "Basaburuko Lagunak" elkarteak mintzaldi-eztabaida bat antolatzen dute ostiral huntan, ekainaren 1-ean, Sanoki gelan, 20.30etan. Gaia izanen da "Nolako garrantzia zuhaitzek eta oihanek" (L'arbre: indispensable hier, essentiel demain). Hizlariak izanen dira Jakes Casaubon eta Ximun Olhagaray. Sartzea kitorik, deneri idekia.
San Josep eskolako ikasleen gurasoek kontzertu bat...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
Joan den astean utzi du mundu hau Louis SABAROTS Berjietenekoak. 1939an sortua, eskola goizik utzirik laborari langile ibili zen Aljeriarat joan behar izan zuen arte. Handik itzultzean hargin ofizioa ikasi zuen eta Landesetan lan egin zenbait urtez. Ondotik 25 bat urte Pausa Lekua xaharretxeko langile izan da, gizon adreta, barneko eta kanpoko lanetan trebea, bere buruzagi eta langile lagunetarik ontsa ikusia eta maitatua bai eta egoiliarretarik. Jitez goxoa...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
Aldi huntan, Beñat Loyatho elizaberritar margolari artixta omentsuak bere obren erakusketa bat eskaintzen du Bastidan, Darrieux etxean, Arkua gelan, ekainaren 1etik 30a arte. Hilabete hortako 2, 9, 16, 23 eta 30eko larunbat goizetan, artixta tokian izanen da nork ere bere aurpegia marraztu nahi duenaren zerbitzuko. Baserriak, kabalak, jendeak, herriko bizia askotan agertu du hazpandar artixtak. Bainan noiztenka bere ingurumenean ez diren tokiak eta jendeak...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
San Josepe eskolako 48 haur eta 8 heldu, haurreri kasu emateko joan dira autobusean, Baigorriko "Oronoz" zentrorat (2 hektarako parkea), maiatzaren 16an, 17an eta 18an. Asteazkenean bisitatu dituzte erleak, ikasiz nola egiten den eztia eta jastatuz, ortzegunean indianoak bezala mozorrotuak egin dituzte dantzak eta eman kantuak, eta ortziralean gibeleratekoan bisitatu Otsozelaiko lezeak. Zinez kontent ziren haurrak bai eta ere helduak, berriz holako bidaia baten egiteko...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
Jaz egin zuten bezala, Sarako kantari tropa mistoak kantaldi eder bat eskainiko dauku arratseko 8ak eterditan elizaren babesean. 25 gizon eta emaztek osatzen dute taldea, hauen artean Senpereko emazte andanaxka bat bada, Claude Lafitte andrerea dutela zuzendaritza lanetan. Orokorki euskal kanta tradizional eta modernoak emaiten dituzte bai eta Afrikako abesti erritmodunak. Giro alai bat sortu nahi izaiten dute, hortarako kantuzale guziak...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
Juanden astean aipatu bezala egin da Uztaritzen Baionako Etxepare lizeoaren alde landatua den sagardiaren estreinaldia, hemengo hautetsi, Tolosako hautetsi (6 ziren, heietan Olatz Peon Ormazabal andere alkatea) eta lizeoko Iban Thicoipe zuzendariarekin. Sagardia, herriak duen Errepiragaraia gunean landatua da. Oraingoz 170 sagarrondok hor atzeman dute tokia, horietarik 50 herriak erosiak, 17 Tolosako hautetsiek eta besteak oro hemengo enpresa,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016