Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Buruz burukako xapelgoaren kondu, David Etcheto finalerdiaren jokatzerat gomitatua zen Azkaingo trinketerat eta Bixente Larralderen parean artzerat. Partida arras luzea izan da, oren bat eta laurdenekoa, ainitz berdintzerekin, 21 orotarat, maleruski Davidentzat, hazpandar pilotari gazteak pundu soil batez ereman du, 40-39. Gure ustez, Daviden ahuleziak Bixentek ongi baliatu ditu, bereziki saketan. Domaia, bainan Davidek, bizpahiru astez pausatu ondoan, Frantziako...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Eritasunak eraman du Jean-Claude Jaime 56. urtean. Urteak ditu Larratetik joan zela. Guziz gizon lagunkoia, xaloa eta baikorra zen, eta Xiberoko Berrogainen ehortzi da. Penetan gelditu diren guzien doluminari juntatzen gira.
...Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Otsailaren 24an Peko Bidondoko familia gogoz eta bihotzez juntatzen zen Nevadako Austin hirian iragaiten ari ziren horgo semea zen Paul Inchauspe-ren ehorzketeri, zendu dena 93. urtean. Gutarik ainitzek ez dugu ezagutu Ameriketarat joan aitzin, 1948an joana omen baitzen lehen aldikotz, bainan geroztik ikusi ahal izan dugu sortetxerat jin delarik, azkenik oraino duela 4 urte. Lehen aldian etorri zelarik etzen bakarrik itzuli gibelerat, Gaxuxa Etchandy Izpura Apateko alabarekin esposaturik...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Idoia CAZET, Julien Cazet aita eta Emilie Etcheverria ama, "Xoroetan" bizi direnak; Naomi GAUTIER DAGUERRE, Jeanne Gautier ama eta Christian Daguerre aita, "Agur Deneri" etxekoak; Pablo de EPALZA, Jon de Epalza aita eta Poema Palencia ama, Xurioko etxandanan. Ongi etorria desiratzen diotegu haurtxo haueri eta zorionak aitameri.
Charles JOUGLAIN eta Elsa LAUR. Bikote hau Chantaco egoitzan bizi da. Elgar maitez bizi ditela luzaz agian.
...Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Hiru ainhoar joan zaizikigu azken bi aste hauetan:
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Herriko 40 emaztez gora bildu da joan den larunbatean Noblianean, Emazteen Eguna kari Otxaldetarrak elkarteak antolatu afarian. Denek preziatu duten otordua, giro goxoan.
Joan den larunbatean iragan dira Euskal Herriko Mus Txapelketako finalak Uztaritzen. Euskal Herri osoko zazpi probintzietako muslariak dira xapelgo hortan lehiatzen. Finalean 128 pare ziren lehian eta gure herriko David eta Paxkal Ibarrola anaiek...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016