Herriz Herri | 2017ko Irailaren 14a
Buruilaren 2an Christine Idiart Tuntunaineko alabak eta Jean-Marc Barnetche Bidarrai Xuhurraneko semeak beren ezkontza À¯'¬'nkatu dute Herriko Etxean. Hortik segitu dute horien ohoretan ongi apailatua eta loreztatua zen elizarat. Hor, beti egiten duen bezala, goxotasun eta lasaitasunekin errezebitu ditu Amestoy apezak. Herritar gizon talde batek alegeraki kantatu meza eder batean errezebitu dute ezkontzako sakramendua, debozionerekin Amestoy apezak ospatu duena. Zeremonia bururaturik...
Herriz Herri | 2017ko Irailaren 14a
Aspaldian arrangurak bazituen osagarriaren aldetik eta 57 urtetan pausatu da Xan Marguirault ziburutar abertzalea.
Herriz Herri | 2017ko Irailaren 14a
Joan den ostegunean segitu dugu bere azken egoitzarat Kauliteiko Janamari Duhart, sortzez Idiart Ortzaiztarra. Duela 5 urte zahar-etxerat erretiratua osagarri eskasez, hor bururatu du bizia 87 urtetan. Zortzi haurren ama zen, gazterik alargundua. Seme zaharrenak 13 urte zituen, gazteenak 6 hilabete, senarra ortziak erre ziolarik. Amaginarrebak eta auzoek ontsa lagundu zuten beharrik, bainan halere zama handia ukan zuen bere gain zenbait urtez, haurren altxatzea eta laborantzaren eremaitea....
Herriz Herri | 2017ko Irailaren 14a
Herriko bestak hurbiltzen ari zaizkigu, urri hastapenean beharrak baitira beti bezala.
Herriz Herri | 2017ko Irailaren 14a
Ameriketan izan direnen urteko elgarretaratzea Ortzaizen eginen da urriaren 1ean, Mendi-Alde ostatuan, eguerditan.
Herriz Herri | 2017ko Irailaren 14a
Thomas Ospital herritar musikaria diska baten ateratzekotan da.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016