Herriz Herri | 2017ko Agorrilaren 10a
Iragan da gan den igandean, beti badu errekasta.
Herriz Herri | 2017ko Agorrilaren 10a
Abuztuaren 12an, larunbat arratsaldeko 6etatik goiti plazan "Zazpiak Bat" dantza taldearen erakustaldia, gazte horiek dantza eder batzu eskainiko dituzte eta arratsarekin afaria.
Herriz Herri | 2017ko Agorrilaren 10a
Herriko Etxeak jakinarazten dauku besten denboran hobe dela ez Plazan aparkatzea.
Herriz Herri | 2017ko Agorrilaren 10a
Hiru herritar joan zauzkigu azken aste hautan. Maddi Mary legartarra, Jo Mentaverriren arreba, 73 urtetan zendua; Pierre Labachot, Plazako Nous Deux etxeberrian bizi zena, 93 urterekin pausatua; eta berrikitan Konstantineneko Gaston Sarcou ibartarra, 85 urte zituena. Joaiten zauzkigu auzoak eta etxekoak, baina gelditzen direnekin behar dugu gure bidexkan segitu, ahaide hurbil guzien ekarpenetaz oroitu, "joan aitzina" ahantzi gabe. Gure dolumin zintzoak dolutan direner.
...Herriz Herri | 2017ko Agorrilaren 10a
Bihar hasten zauzkigu 2017ko herriko bestak, agorrilaren 11n, 15ean bururatuko direlarik aurten. Hona besta batzordeko gazteek bortz egunetarako preparatu daukutena.
Herriz Herri | 2017ko Agorrilaren 10a
Herri baketsu huntako bestak agorrilaren 11, 12, 13, 14 eta 15ean iraganen dira, eta badakit oste haunditan etorriko dela jendetza eta alaiki eta sanoki bururatuko direla!
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016