Herriz Herri | 2017ko Irailaren 07a
Izen emaitea iraganen da heldu den larunbatean, irailaren 9an, 10:00etarik 12:30ak arte Jauregiko salan.
Herriz Herri | 2017ko Irailaren 07a
Sortzeak: Mikel Albistur uztailaren 15 ean; Elaia Espagnet agorrilaren 11n; Ewenn Romeur Urrutia agorrilaren 13an. Zorionak buraso gazteeri.
Ezkontzak: Xavier Urruty eta Mathilde Aguerre; Denis Giraudon eta Gaële Gregoire. François Sevet eta Liliane Larousse; Patxi Quel eta Jennifer Mendes; Clément Rouch eta Audrey Marchello-Nizia; Aymeric Bruant eta Emmanuelle Mabilat. Goresmenak bikote guzieri.
Heriotzeak: Bernard Hocquet; Marie Elissalde; Jean-Pierre Goyeneche;...
Herriz Herri | 2017ko Irailaren 07a
Uztaritzeko asteko merkatua eginen da irailaren 16tik goiti Hiribehereko plazan, Lapurdi plazan izan ordez.
Herriz Herri | 2017ko Irailaren 07a
Ortzirale huntan (8an) Lapurdi irratiak ospatuko ditu bere 25 urteak San Frantses kolegioan.
Herriz Herri | 2017ko Irailaren 07a
Pilotako Aste Handian hiru À¯'¬'nala jokatu ditu Kapito Harri batasunak eta emaitzak izan dira bi garaipen eta galtze bat.
Herriz Herri | 2017ko Irailaren 07a
Agorrilaren 30ean azken egoitzara heldua izan da Mayi Lalanne 85 urtetan. Eiheralarren sortua, Arrosagaray izenean, 18 urtetan etorri zen lanera Uztaritzera. Dominique Lalannekin esposaturik, 40 urtez atxiki dute ''Café des sports'' ostatua (gaur Ttirritta izendatzen dena) eta Kapito Harri pilota batasunak bere egoitza luzaz han ukana du. Mayik Lurdeko Ama Birjina baitan debozione handia zuen, urtero egiten baitzuen beila. 2001ean alargundua, isil-isila zeraman bizia eta azken urte hotan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016