Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 20a
Liburutegia hetsia izanen da agorrilaren 1etik 19ra oporrengatik.
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 20a
Lehengo denborako pusken erakusketa eta salmenta, Kiroletan, ortzegunetik igandera, uztailaren 20tik 23ra, goizeko 9:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte.
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 20a
Krea-merkatua plazan, 23an, igandez, iluntzearekin.
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 20a
Ez naiz usu zineman ibiltzen baina À¯'¬'lm hunek ikusmina sortarazi daut.
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 20a
Ekainaren 23an sortu da Baionan Junie, Marianne, Audrey LESPARRE. Aita du Patrice Lesparre eta ama Claire Obé. Eta ekainaren 24an sortu da ere Baionan Mila ERGUY. Aita du Michel Erguy eta ama Sabrina Camino. Muttikoen aldia iragan ondoan, huna beraz nexkena! Zorionak aitameri eta ongi etorri gure bi herritar berrieri!
...Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 20a
Uztailaren 11n zendu da Madeleine LARRONDE, sortzez Mihura. 81 urte zituen. Maiz ikusten ginuen gure kartierreko karriketan kurri, betiko irriño goxoa ezpainetan. Joan den ostegunean iragan da hain maite zuen Itsasuko elizan haren ehorzketa elizkizuna. Dolumin beroenak helarazten dizkiogu familia osoari hemendik.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016