Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 13a
Joan den ortziralean iragan da Patrick Gillet zenaren ehorzketetako meza. Jatorriz Vosges aldeko Mirecourt herrikoa, duela hamabost urte erosia zuen behereko karrikan Zerizenea etxea, erretira hemen iragan nahian. Zoritxarrez, ez du luzaz gozatzerik izan, 61 urtetan minbiziak eraman baitu mundu huntarik. Alaba baten aita, aferetan bizia egina, bihotz haundiko gizona zen, bere inguruan biziki preziatua zena. Elizkizunaren ondotik, familiak gorputza Akizera eraman du errautsia izaiteko....
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 13a
Urte guziz bezala, Ortzadarra elkartean biltzen diren herriko eta inguruko artistek beren obren erakusketa antolatua dute uztailaren 13tik 23arte, Plaza Xoko gelan.
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 13a
Heldu den ortzegunean, uztailaren 20an, arratseko 9.00etan, Lagun Alai herriko koru mistoak bere kontzertua eskainiko du elizan.
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 13a
Arras ongi iragan da parropiako besta hau.
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 13a
"Memoriak" izendatu erakusketa hunek argazkilarien segida hartuko du, uztailaren 17tik abuztuaren 19a arte, arratsaldetan 3etatik 7ak arte.
Herriz Herri | 2017ko Uztailaren 13a
"Tromb-al-ca-zar" deitu opereta emana izanen da asteazken 19an, arratseko 9etan, Inharria baserrian.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016