Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 06a

Korrika

Euripean bainan giro onean pasatu zaigu Korrika gure lurretan, igande eguerditan, multxo ederra bildurik euskararen sustenguz.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 06a

Heriotze

Joan den astean, bi heriotze izan ditugu gure herrian. Ibaia etxeko Isidore Anchartechahar zendu da 80 urtetan. Bi egun berantago Arrabiteneko Jean Lahargou zendu da 83 urtetan. Bi familieri gure doluminak eskaintzen ditugu....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 06a

Korrika

Korrika Ttipi

Ortzaizeko hiru eskolek (publiko, pribatu eta ikastola) egin dute Korrika ttipi joan den ortzegunean, oÀ¯'¬'zialeen herrixkatik abiatuz eta ezkerparetaraino, Gahardun eta plazan iraganez. Erakasleek eta buraso ainitzek lagundu dituzte gure haurñoak.

Korrika

Ortzaizen, bi aldiz iragan da Korrika asteburu huntan. Lehenik, igandean, Garazitik Bidarrai alderat. Euskal Elkargo berriak bere kilometroa hor egin du Gahardun. Jean René Etchegaray...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 06a

Lapurdiko Rallya asteburuan

Mendiko auto rallyaren 41. edizioa iraganen da gure herriko gainetan apirilaren 7, 8 eta 9an. Ostiralean lasterketako autoen egiaztatzea kokatua da Gazteluko aparkalekuan.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 06a

Saint-Christophe lizeoan "Ateak zabalik" apirilaren 8an

1979an sortua den eskola hunen ate idekitze eguna iraganen da larunbatean (9:0016:00). Dominique Hirigoyen bulegoko lehendakariak eta Benoit Verdenal lizeoko zuzendariak kudeatzen dute eskola berezi hau, natura eta ingurumenari itzulia dena.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 06a

Bolanjera saristatua

Duela zonbait egun, berriz ere herriko enpresa batek sari ederra ardietsi du. Ramuntxo eta Christine Irastorza senar-emazte bolanjerek, aurten presentatu ogiarekin, hoberenaren saria eskuratu dute departamenduko bolanjeren federazioak antolatu lehiaketan.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016